Maiatzaren Lehena izango da laster. Jaiegun arrunta baino ez da batzuentzat; aldarrikatzeko eguna da, ordea, kontzientzia handiagoa duten langileentzat. AIKOR! aldizkariak abagune egokitzat jo du, LAB eta ELA sindikatuen Txorie-rriko ordezkariekin batzeko. Eskualdeko gehiengo sindikalak gaur egungo egoeraren berri eman digu.
Egoera ekonomikoa ez da batere ona eta bereziki larria da langileentzat: kale-ratzeak, murrizketak, soldata-jaitsierak... Sindikatuak ez dira batere baiko-rrak. “Politikariek diote egoera aldatzen ari dela, enplegua sortzen ari dela... Hori guztia gezurra da, baina, egia izango balitz ere, nolako enplegua dugu, ba? Enplegua oso prekarioa da, ez dago kontratu finkorik, soldatak txikiagoak dira... Gaur egun, soldatak ez du bizimodu duina bermatzen”, esan digu Ira-txe Azkue LAB sindikatuaren Uribe Kosta, Uribe Butroe eta Txorierri eskual-deetako idazkariak. “Tunel batean gaude, baina guk ez dugu amaieran argirik ikusten”, berretsi du Juan Antonio Trabudua ELA sindikatuaren Txorierriko ordezkariak.
Biek ordezkatzen dute gehiengo sindikala eskualdean, eta biek daukate bule-goa Txorierrin, Derion. Bizi dugun egoera txarraren aurrean, Gobernuak lan-erreforma bat jarri zuen martxan 2012an, baina, sindikatuen arabera, ez du horrek onurarik ekarri. “Erreformak, besteak beste, lanpostu gutxiago eta sol-data txikiagoak ekarri ditu. Gainera, handitu egin du pobrezia. Sindikatuok borrokatzen dugu horrelako gauzak ez gertatzeko, baina tamalez, batzuetan, kasu honetan gertatzen den moduan, guduak galdu egiten ditugu. Izan ere, Euskal Herriko biztanleen % 8 pobreak dira”, dio Trabuduak.
LAB sindikatuaren ordezkaria iritzi berekoa da. “Prekarietatea erabat oroko-rra da. Lan-baldintzak okerragoak dira. Fátima Ibañez Espainiako Lan minis-troak aitortu du soldatak jaitsi egin direla Estatuan lan erreformaren ondo-rioz. Haren ustez, horregatik gara lehiakorragoa. Hori gezurra da, beti izango baitira beste herrialde batzuk Euskal Herrian baino merkeago ekoizteko gauza direnak. Lan-erreformari esker, guztiak dira bidezko kaleratzeak. Eta hori ez da erreforma oker bakarra izan: pentsioena edo hitzarmen kolektibo-ena ere egin dituzte”.
Murrizketak
Ildo horri jarraituz, Gobernuak murrizketei ekin die, gastu publikoa ahalik eta txikiena izateko. Sindikatuen ustez, murrizketak ere ez dira bide egokia egoe-rari buelta emateko. ELA sindikatuaren ordezkariaren esanetan, “murrizketak ez dira behar-beharrezkoak”. “Murrizketen bidez, langabezia eta desberdin-tasunak handitzea nahi dute. Gainera, soldatak eta gizarte-gastua txikiagoak dira. Kapitalak esaten du arazoa soldatak eta lanpostuak direla, baina ez da egia: soldata enplegua da, hezkuntza, pentsioak, osasuna...”.
Azkueren iritziz, “badira eredu ezberdin bi, eta elkarren kontra jotzen dute: Gobernuarena neoliberala da, hau da, finantza botereetan oinarritutako eko-nomia; gurea, aldiz, pertsonengan oinarritutakoa. Gure ustez, Ongizate-estatu izenekoa ez da inoiz existitu, baina egia da badirela borrokaren bidez lortu-tako lan-baldintzak, eskubideak, zerbitzu publikoak eta abar. Eta haiek guz-tiak desagerrarazi nahi dituzte. Esaten dute ez dagoela dirurik, baina aurreko astean beste 1.500 milioi euro bideratu dituzte bankuetara. Dirua badago, baina txarto banandua”.
Nahiz eta egoera txarra izan, sindikatuek itxaropena helarazi nahi diete langi-leei, borrokatzen badute. “Politikak bultzatu behar dira enplegu duina sor-tzeko, eta erosteko ahalmena handitzeko. Salatu behar dugu gutxi batzuek gero eta diru gehiago irabazten dutela, gehienok gero eta diru gutxiago du-gun bitartean. Eta hori guztia lortzeko, langileok antolatu egin behar gara en-presetan, lanpostuetan, eta mobilizatu egin behar gara. Langileok ekintza ko-lektiboari eman behar diogu garrantzia, hau da, denok batera jardun behar dugu; bestela, ez du ezertarako balio. Borrokak politikak sorraraziko ditu, langileok ezin dugu etsi”, dio Trabuduak. “Jakin nahiko nuke zenbat gizarte- eta lan-eskubide desagertu diren, krisiaren aitzakia aprobetxatuz. Haiek ez ditugu berreskuratuko, borrokatzen ez badugu”, aipatu du Azkuek.
Maiatzaren Lehena
Eta borrokatzeko aukera paregabea Maiatzaren Lehena da. ELA sindikatuak ez du ezer berezirik egingo eskualdean, eta Bilbon egingo ditu manifestazioa eta ekitaldia, Kalera! lelopean. LAB sindikatuak, ordea, Derion egingo ditu martxa eta mitina. “Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan. Hauxe da gure leloa aurten. LABek beti aldarrikatu du erabakitzeko eskubidea politika mailan, baina, zelan ez, baita lan mailan ere. Hau da, langileok erabaki behar ditugu lan-baldintzak, gizarte-eskubideak... Badakigu argazkiak oso garran-tzitsuak direla Maiatzaren Lehena bezalako egun berezietan, eta argazki poli-tagoa lortuko genuke hiribururen batean ekitaldi handi bat egingo bagenu. Baina gure esparru naturala eskualdeak dira eta horregatik ospatzen dugu bertan. Ibilbidea hasiko da Magefesan, sinbologia handiko enpresa, eta eki-taldi bat egingo dugu Herriko Plazan. Langileei esan nahi diegu LAB borro-katzeko prest dagoen sindikatua dela eta alternatiba bat aurkezten diegula”.
Maiatzaren Lehena egun bakar bat da, baina borroka etengabea izan behar da. Eta horretan dabiltza sindikatuak; esate baterako, hitzarmen kolektiboak ne-goziatzen. Hitzarmenak 2013an gelditu ziren bertan behera. “Denetarik dago. Oso borroka garrantzitsua egin genuen lehengo udan hitzarmenak manten-tzeko, eta, zorionez, oro har lortu egin genuen helburua. Adibidez, merkatari-tza arloko hitzarmena luzatu egin zen; epaitegietara joan behar izan dugu beste batzuk mantentzeko eta epaileak gure alde egin du; eta beste batzuk bertan behera gelditu dira. Kasu horietan enpresak du ahalmena Espainiako hitzarmena aintzat hartzeko”, dio Azkuek.
“Sektoreko hitzarmenak ez daude ondo, baina apurka-apurka hitzarmen ba-tzuk sinatu ditugu. Gauzak ez daude hasieran uste genuen bezain txarto. Langileek ez dituzte hitzarmenak berritu, baina batzuk luzatu egin dira. Kasu honetan ere azpimarratu behar dugu ekintza kolektiboen garrantzia, enpresa handia ala txikia izan”, esan digu ELA sindikatuaren Txorierriko ordezkariak.
Ekintza kolektiboaren haritik, azken hilabeteotan bilerak egin dira Euskal He-rriko hiri eta herrietan Eskubide Sozialen Karta osatzeko. Hainbat talde eta elkarterekin batera, sindikatu euskaldun handi biek egin dute bat ekimenare-kin. “Aldaketa soziala, politikoa eta ekonomikoa aldarrikatzen dugu, eta gu-tunak aldaketa hori aurrera eramatea du helburu. Guk nahi dugun Euskal Herria eraikitzeko tresna bat da. Interesgarria da batez ere herrian sortu de-lako, hau da, herritarrek parte hartu eta sustatu dute. Prozesu sozial bat da, herri ariketa zabala. Eta horregatik izan da oso zaila, aniztasun handia dagoe-lako. Izan ere, jende pilo bat jarri behar gara ados. Baina hori dela-eta, aldi be-rean oso aberatsa izan da. Gaur egun karta idatzita dago eta hemendik au-rrera aurkeztu behar diegu erakunde publikoei geure nahia adierazteko. Guk beti esaten dugu badagoela alternatiba bat, baina beti leporatzen digute ez dela ikusten zein den alternatiba hori. Gutuna da alternatiba”, azaldu du Ira-txe Azkuek.
“Txorierri ez da uharte bat”
Txorierrin badaude 2.000 enpresa baino gehiago eta 14 industrigune. Es-kualde honetan beste leku batzuetan bezain bortitza izan da krisia. LAB sin-dikatuaren arabera, 2011ko martxoan, 920 langabetu zeuden Txorierrin, eta 2014ko martxoan, 1.243. “Horrek esan nahi du % 26 igo dela langabezia hiru urte hauetan, eta hori itzela da”, dio Iratxe Azkuek. “Era berean, pobrezia gero eta handiagoa da. Derion, esate baterako, gizarte-jantoki bat ireki berri dute eta, entzun dudanez, jende pilo bat joaten da hara egunero-egunero”.
ELA sindikatuak ere datu batzuk eman dizkigu. “2008ko martxoan 466 lan-gabetu zeuden Txorierrin; 2014an, 1.230, % 242 gehiago alegia. 2008an, kon-tratuen % 13 finkoak ziren; 2014an, aldiz, % 7. Langabe kopuruaren igoerarik handiena Derion izan da, 260 gehiago lau urte hauetan, hain zuzen ere. Da-tuak ikaragarriak dira”, adierazi digu Juan Antonio Trabuduak.
Testuinguru honetan ez da harritzekoa enpresa asko eta asko itxi izana. Beste batzuetan enplegua erregulatzeko espedienteak egin dira. “Iaz, 94 espediente egin ziren Txorierrin, eta haiek ondorioak ekarri zizkien 1.167 langileri: kasu batzuetan, kaleratzeak; eta beste kasu batzuetan, ordu kopurua murriztea. Guztira, 213 kaleratze egon ziren espedienteen ondorioz, eta beste asko bana-kako kaleratzeak izan ziren, baina haiek ezin ditugu zenbatu. Txorierri ez da uharte bat”, dio LAB-eko ordezkariak.
Gatazkak
Hainbat enpresatako langileek jarraitzen dute borrokan euren eskubideak ba-besteko. Txorierrin baditugu enpresa handi biri lotutako gatazkak: Euskaltel eta Ibermatica. Guztira, 1.000 langile dabiltza protestaka. “Bietan, Kutxaban-ken eskuetan dago akzioen gehiengoa. Bitxia da, ezta? Kutxabank pribatiza-zio prozesuan dago eta ondorioak dakartza horrek. Euskaltelek 190 langile azpikontratatu nahi ditu, eta ELAk greba mugagabea adierazi du; Ibermatica hitzarmen kolektiboa dabil negoziatzen, eta murrizketak egin nahi ditu solda-tetan eta langile kopuruan”, esan du ELA sindikatuaren Txorierriko bozera-maileak.
Gai nagusia