<i>Do ut des</i> (Emoten deutsut zeuk be emoteko)

Aikor aldizkaria 2015ko aza. 30a, 09:24

Testua: Jabi Agirre, Zorrizketan euskera alkarteko kidea

Eguneroko goizeko lehen ordua benetan dala gozagarria animaliakaz bizi danarentzat. Ohetik altxatzeaz batera ate kontran hasten da txakurra saltoka, buztana astintzen, jakin badakilako laster gosalduko dauzala bezperako jan-hondakinak. Egunean zehar erne mantenduko da norbait etxeratzen danean “txau-txauka” eginaz abisua emoteko. Oiloak be “kakara-kukurruka” artagarauak mokokatzearen zain; eguzkiaz batera hegoak astindu eta otatik hegazka lurrera, eguneroko oparia di-da baten barruratzeko; arin ibili beharra dago ondokoak dana garbitu baino lehen. Trukean, erditze labur batez, arrautza. Zelaian dagozan ardiak hurreratu dira “beeekeka” etxe ondora, badakielako eurak be partaide dirala negozioan; gauean haizeak botatako fruta batzuk askan izango dabezala, eta ernaldian pentsua. Trukean, gaur ezin da ezer emon, beharbada, baina hilabete batzuk barru jaioko diran bildotsak, esnea... zuretzat gordetako opariak izango dira. Hartzeko prest, aurretiaz emon bada, edota gaur emon, bihar hartzeko, eta ez, norbaitek esaten eban bezala “emoteko tonto eta hartzeko pronto”. Aurrerantza egunero kontrolau beharreko balantzea “ HARTU-EMON” “EMON-HARTU” norberagandik hasiz besteena aztertu aurretik.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).