<i>Jotamentala</i>

Aikor aldizkaria 2016ko mar. 3a, 09:55

Testua: Ixone Zubieta, Lainomendi dantza taldearen kidea

Gehienek, izenburua irakurrita, pentsauko dozue: Zer da? Jotearen inguruan egiteko metodoa? Birtualki dantzatzeko era barria? Ba ez! XXI. mendean bagagoz be, euskal dantzak ez dira hainbeste aldatu… Aiko taldekoen azken burutazinoa da: jotearen inguruan egindako dokumental ederra. Atxinako eta gaur egungo irudiz osatutako dokumentala, baina dana ari fin batez josita. Estreinaldian egon ginanok euskal dantzen inguruan dagozan musikari, dantzari eta ikertzaile ezagunak ikusi ahal izan genduazan horren gaineko azalpenak emoten. Bertan entzundakoetatik gehien harritu ninduenak hain geurea dala pentsau izan dogun jotea, ikerketek dinoenarengaitik, Andaluzia edo Balentziatik etorritako dantzea dala izan zan, Hego Amerikan eta Iberiar penintsulatik erraz aurkitu daitekena. Euskal Herrian moldatu eta gure estiloa emon jako, baina oinarria antzekoa ei dau. Beste datu bat: jolaserako, harremanetarako edo ligatzeko dantzea da. Gaur egun korruan eta era uniforme baten dantzatzen dan hori, bikoteka dantzatzean, oinak eta besoak erabilita ligatzeko tresna ederra izan leiteke. Badakizue, ligau gura izanez gero, emon izena dantza taldeetan… Eta aitatutako horreek lagin bat baino ez dira; aukerea badaukazue, ikustera konbidatzen zaituet, merezi dau eta!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).