Orkatz Alberdi, bekaduna atzerrian: “Kolonbia kris

Aikor aldizkaria 2016ko eka. 23a, 13:54
Mundu global baten bizi gara, eta askotan, batez be gazteak atzerrira joan behar izaten dira etorkizun bila. Orkatz Alberdi (Lezama, 27 urte), adibidez, Kolonbian dago praktikak egiten, Global Training bekei esker. Eta Hegoamerikatik bertatik emon deusku bere esperientziaren barri. a: O. A. Kolonbian zagoz, bertan Tecnaliak daukan egoitzan praktikak egiten. Praktikak bertan egiteko aukerea Global Training beken bidez ailegau jatzu. Zelangoak dira beka horiek? Bekek atzerrian lan egiteko aukerea emoten deutsue. Sei hilabeteko lan eskaintzea da, eta beketarako diru-laguntzea HETEL Gizarte Ekimeneko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Alkarteak emoten dau. Lehenengo pausua, interesgarria deritxazun eskaintzan izena emotea da; gero, alkarrizketa batzuk egin behar dozuz, nire kasuan, Politeknika Txorierrin; eta ondoren, enpreseagaz akabuko alkarrizketa bat. Eta zu, zergaitik animau zinan beka eskatzera? Atzerrian lan egin ahal izatea kristoren esperientzia da, gauza askorengaitik: lanean trebatu, kultura ezbardin bat daukan herrialde baten bizi izatea… Kolonbia zuk aukeratutako herria da? Ez, ez neban Kolonbia aukeratu, baina oso pozik nago berton. Kolonbiaren inguruan daukagun ideia ez da oso ona: hilketak, narkotrafikoa, Pablo Escobar narkoaren mundua… Baina kristoren herrialdea da. Hori bai, desbardintasun lar dago jentearen artean, ekonomikoki behintzat. Eta zergaitik Tecnaliaren egoitzan? Zeuk eskatu zenduan? Zerikusirik dauka zure ikasketakaz? Ez, ez neban aukeratu: beka lortzeko bide bakarra Tecnalia zan. Baina bai, horrek badauka zerikusia nire ikasketakaz, esate baterako, merkaduen kudeaketeari jagokonez. Nik Salmenten eta Merkataritza Esparruen Kudeaketa goi mailako zikloa ikasi dot. Zein da zehatz-mehatz zure lana? Danetarik egiten dot: biltzarretara joan, enpresa barriak bilatu, administrazino-lana… Baina hemengo erritmoan, noski. Alde handia dago Kolonbia eta Euskal Herriaren artean, lan egiteko erari jagokonez? (Kar, kar) Desbardintasun handiak dagoz gauza askotan. Adibidez, kolonbiarrentzat puntualtasuna oso gauza arraroa da. Ez dira inoz lotutako orduan heltzen, mugikorra edozein momentutan erabilten dabe eta ez dira argiak berba egitean. Bai ala ez esateko, bueltaka dabilz eta berba asko egiten dabe, ezer ez esateko. Zertan lagunduko deutsu zure lanean Kolonbian praktikak egin izanak? Zelako ekarpena egingo deutsu? Egia esan, idearik be ez. Nire ustez, Tecnalian lan egiteak Kolonbian lan egiteak baino gehiago lagunduko deust. Lana ez eze, bertako kulturea, ohiturak eta jentea ezagutzeko aukerea be badaukazu. Zer deritxezu Kolonbiari? zelangoak dira kolonbiarrak? Oso kultura berezia da. Kolonbia oso herrialde aberatsa da kultura arloan, eta natura gustuko badozu, ezin hobea. Egia da garapen bidean dagoan herrialde bat dala eta gauza asko hobetu behar dituela, baina hemen bizitzea oso interesgarria iruditu jat. Espainian antzera, jentea ezbardina da, bizi diran lekuaren arabera. Zelan emoten dozuz egunak bertan? Lanetik urten eta etxe ondoan daukadan gimnasioan emoten dot denporea, baita auzoan bertan dagoan taberna baten be. Gainera, futbito partidak jokatzen dodaz, erosketak egiten dodaz... Normalean ez naz laneko jenteagaz ibilten. Kolonbiara ailegau eta lehenengo bi asteetan ostatu baten egon nintzan, eta hango langileakaz ibilten naz. Nire adinekoak dira eta oso jatorrak dira. Turismoa egiteko aukerea be eukiko dozu, ezta? Bai, jakina. Ahal dodan bakoitzean. Gainera, Kolonbiak gauza pilo bat dauka. Arazo bakarra da errepideak oso txarrak dirala eta 400 kilometroko bidaia bat egiteko, bederatzi ordu emon behar dozuzala bidean. Gehienetan, hegazkinez bidaiatzen dot, hemengo konpainiak merkeak diralako. Zer da gehien gustetan jatzuna? Eta gitxien? Lehenengoari jagokonez, ezingo neuke gauza bakar bat aitatu: jentea, janaria… Eta gitxien gustetan jatana, Medellin urian bizi izatea. Medellin uri handia da, kutsaduraz betea eta itzelezko kaosa dago egunero. Zelan baloretan dozu esperientzia? Kristorena, oso aberasgarria. Beste gazte batzuk animauko zeunkez esperientzia hori izatera? Zergaitik? Bai, horixe! Etxetik kanpo, lagunengandik urrun eta kultura arloan ezbardina dan herrialde baten egotea ondo etorten da. Horrelako esperientziek gauzei beste ikuspuntu batetik heltzeko aukerea emoten deutsue.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).