San Isidro jaiak, Derion

Aikor aldizkaria 2009ko mai. 5a, 10:17

Etxeko lanak ondo baino hobeto egin dituzte Derioko Udalak eta herriko kultura eta kirol taldeek. Halako lan handiaren emaitza hurrengo orrialdeotan duzue: San Isidro jai egitaraua, bete-beterik datorkiguna musikaz, kirolez, entretenimenduz, proposamenez, txapelketaz, animazioz.... Eta aurten, gainera, egun gehiago izango dira! Maiatzaren 8a, barikua 19:30: Konpartsen jaitsiera, Ardora Barrura eta Marmara Marching Band fanfarrek girotua. 20:30: Pregoia, taekwondo taldearen eskutik. Txupinazoa eta txitxi-burruntzia. 22:30: Kontzertuak, txosnagunean: Auskalo non, Kerobia, The Uski´s eta Luhartz. Tximintx euskara elkartearen eskutik. Maiatzaren 9a, zapatua 10:00-13:00: Argazki Rallya, kiroldegian. Derioko Argazki Taldeak antolatua. 10:00-14:00: “Uribe Kosta” Futbol txikiko Torneoaren finalak, kiroldegian. Arteaga Fk-k antolatua. 11:30-14:00: Ipuinetako pertsonaien tailerrak eta ipuin kontalaria, Sollube kalean. 18:00: Dantzen agerraldia, Lainomendi dantza taldearen eskutik. 18:00: 04:00: VII. Jam Hip-hop, txosnagunean. Arte Urbano taldearen eskutik. 19:30: Antzerkia: Sollube kalean: Circodelirio, Salitre antzerki taldearen eskutik Arrigorriagako Clown Jaialdiaren haritik. 23:00: Berbena, Herriko Plazan: Alai taldea. Maiatzaren 10a, domeka 09:30-11:00: Sukalki Eguna, Ipar-Alde abesbatzaren eskutik. Izen ematea, azokan. 10:00: Euskal Herriko Fitness eta Fisiokulturismo Txapelketa, kiroldegian. Derio Komunikazioak antolatua. 10:30-14:30: Elikagai eta eskulan tailerren azoka, eskolan. Txakolina, tailerrak, pintura txapelketa... 11:00: Tokiko II. Frontenis Txapelketaren finalak, pilotalekuan. Atxiki pilota taldearen eskutik. 18:00: Sukalki, briska eta pintura lehiaketen sari banaketa. Txitxarrilloa. Maiatzaren 13a, eguaztena 19:00: Fanfarreak. 20:00: Ikus-entzunezko animazioa, pantaila erraldoian. Nagusien Etxearen ondoan. 22:00: Erregearen Koparen Finala: Athletic-Barça, Gernikako Arbola etorbidean. Maiatzaren 14a, eguena 19:00: Idi probak. Maiatzaren 15a, barikua. San Isidro eguna 12.30: Marrazki lehiaketa, Odol Argia taldearen eskutik. 11:30-14:00: Haur parkea. 16:30-19:30: Haur parkea. Gazteentzako ekintzak, Mikel Deunaren plazan. Hegaldi-simulagailua, sumoa, akuilu makilak eta skatea. 17:00: Umeentzako herri kirolak eta jolasak, probalekuaren ondoan. Kulki taldearen eskutik. 18:00: Marrazki txapelketaren sari banaketa. 19:00: Idi probak. 21:00: Profesionalen pilota partidak, pilotalekuan. Ostean, Horkonpon orkestra, txosnagunean. Maiatzaren 16a, zapatua San Isidro parrokiaren 50. urteurrena ospatzeko ekitaldia 3x3 futbol partidak, Athletic Fundazioaren eskutik. 16:00-00:00: III. Gazte Topaketak ‘CemenDerioRock’, eskolan. Santzoka elkarteak antolatua. 18:00: Kale antzerkia, Sollube kalean. Filamento el farolero, Sabin Larrearen eskutik. Batukada. 23:30: Orkestra ikuskizuna, txosnagunean. Maiatzaren 17a, domeka 08:00: XXIII. Ibilaldi neurtua, Herriko plazan. Untza mendi taldeak antolatua. Umeen irteera, 09:00etan. 11:30: Umeentzako jolasak, Sollube kalean. 17:00: Ibilaldi neurtuaren eta konpartsen sari banaketa. 19:00: Bilbainadak. Jaien amaiera eta txokolatada. CemenDerioRock, gazteen topagunea Santzoka gazte elkarteak CemenDerioRock ekimena antolatuko du hirugarren aldiz maiatzaren 16rako. Arrastiko 4etan Long-board Old Skool txapelketa-erakustaldia egingo dute. Long-boarda skatearen modalitatea da eta txapelketan inguruko gazteen hartuko dute parte. Uribe parketik Institutuko aparkalekuta bitarteko ibilbidean zehar euren trebetasuna erakusteko aukera izango dute. Kontzertuak arrastiko 7etan hasiko dira eta eszenatokira Derioko talde hauek igoko dira: In-Fusión, Butronian eta Mental Heraser. Kontzertuen arteko bitarteetan ardo dastatzea, txapelketa bat, txalaparta eta joan den urteko kontzertuen eta festaren bideo emanaldia izango dira. Horrezaz gainera, barratxoa jarriko dute eta bertan merke-merke salduko dituzte kalimotxoa eta garagardoa. Kontzertuen ostean, kalejira eta poteoa egingo dituzte, perkusio brasildar talde batek girotuta. Afaria gaueko 10:30ean egingo dute. Elkartekoek mahaiak, aulkiak eta plantxa jarriko dituzte eta koadrila bakoitzak etxetik eraman beharko du jatekoa, han prestatzeko. Musika, Chalwa Band reggae taldearen kontura. Ekitaldia gaueko 12etan amaituko da; hala ere, ziur asko, gazteak herriko festako gauari heltzeko prest izango dira afalostean. Kale antzerkia Antzerkia literatur genero bat da, eszenatoki batean ikusleen aurrean antzezten diren lanak hartzen dituena. Bada, Derion kalean ere badugu antzerkia. Salitre Konpainiak Circodelirio lana aurkeztuko du maiatzaren 9an, 19:30ean, Sollube kalean. Ekitaldi hau Arrigorriagako Clown Jaialdiaren haritik antolatu da. Beste alde batetik, Sabin Larreak Filamento el farolero lana antzeztuko du maiatzaren 16an, arrastiko 6etan. Hau ere Sollube kalean izango da. Zirku ikuskizun honetan Filamentok, klownaren eta mimoaren arteko farolari apal eta atsegin batek, lan zailtasunei egin beharko dizkie aurre. Athletic, eup! Hogeita lau urte pasa dira Athletic Errege Koparen finalera heltzen ez dela, eta ikusmina handia baino handiagoa da. Derion 7x4ko pantaila erraldoia jarriko dute maiatzaren 13an, nahi duten guztiek hantxe ikus dezaten Athleticek Barçaren kontra jokatuko duen partida. Horrezaz gainera, 300 aulki ipiniko dira, ikusleek eroso-eroso ikusi ahal dezaten finala. Fanfarre bik girotuko dute herria eta konexioak egingo dituzte telebistarekin, Valentzian dagoen partida aurreko giroaren berri izateko. Athleticek Barçaren kontra jokatutako azken finalaren irudiak ere emango dituzte. Ekitaldi honen helburua da herria girotzea eta Athleticen jokalariei adorea ematea, urrunetik bada ere. Ea hainbat urte pasa ostean kopa etxera ekartzen duten! Egun gehiago disfrutatzeko Zorionekoak dira Derioztarrak; baita txorierritarrek ere: San Isidro jaiak egun gehiagotan ospatuko dira aurten; maiatzaren 8an hasi eta 17ra bitartean. Arrazoia hau da: Udalak eta herriko kultura eta kirol taldeek gero eta proposamen interesgarri gehiago egiten dituzte, eta denbora behar da ekintza horiek guztiak egin ahal izateko. Gainera, ekintza horietako asko oso arrakastatsuak izaten dira eta jendetza handia batzen dute. Ekintzon artean hauek aipa daitezke: Sukalki Eguna, azoka, ibilaldi neurtua, pilota partidak, futbol txikiko txapelketa... Beste arrazoi bat da ez dela nahi ekintza batek besteari protagonismoa kentzea. Beraz, egun gehiago izango ditugu aurten musikaz, txapelketez, idi probez, kirolaz, kulturaz... gozatzeko eta jai giroan murgiltzeko. Berdintasuna, jaietan ere bai Urteen buruan emakume eta gizonen arteko berdintasunerako bidean aurrerapauso garrantzitsuak egin badira ere, oraindik lan handia dago egiteko. Eta aurtengo jaiek mezu hori zabalduko dute lau haizeetara. Elikagai eta eskulan tailerren azokan estand berezi bat jarriko da “Aurpegia eman berdintasunaren alde” leloarekin. Estandera hurbiltzen diren guztiek emakume eta gizonen arteko berdintasunari keinua egiten dion argazkia ateratzeko aukera izango dute. Beste alde batetik, aurreko urteetan bezala, hainbat ekimen egingo dira azokaren barruan: txakolina dastatzea, umeentzako tailerrak, zanpantzarrak eta pintura txapelketa, banaka batzuk aipatzearren.