Bizkaiko Bertsozale Elkarteak urteak daramatza bertso eskolak ematen Txorierriko herri ikastetxeetan. Ekimena Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailako ikasleei dago zuzenduta, eta gaztetxoak bertsolaritza mundura hurbiltzea du helburu. Bertso eskolek ikasleen artean duten arrakasta kontuan hartuta, helburua bete dutela argi dago.
Aurten 150 neska eta mutil inguruk hartu dute parte bertso eskolan. Bertsolaritzaren gaineko hainbat kontu ikasi ez ezik bertsolari ospetsuen bizitza eta beharra ezagutzeko aukera ere izan dute klasean. Horrezaz gainera, euren produkzio txikia egin dute: kopla txikiak, zortziko txikiak... Eta azken lan hori, hain zuzen ere, jendaurrean aurkeztu dute Txorierriko ikastetxeen arteko bertso topaketan.
Ekitaldiak amaiera eman dio ikasturteari, eta ekainaren 9an egin zuten Sondikako Kultura Etxean. Aretoan herri ikastetxeetako ikasleak eta irakasleak batu ziren, eta eskola bakoitzak bere bertso sorta kantatu zuen. Etxahun Lekue eta Iñaki Iturrioz “Iturri†bertsolariak bat-batean aritu ziren taula gainean, eta Aitor Rubio kantariak musika saioa eskaini zuen publikoaren laguntzarekin. Gorka Carro Txorierriko Mankomunitateko presidente eta Sondikako alkateak diploma eta liburu bana eman zien oparitzat ikastetxeei. Carrorekin batera Alaitz Etxeandia Lezamako alkatea, Vicente Arteagoitia Loiuko alkatea eta Miren Argi Llona Sondikako kultura zinegotzia izan ziren ekitaldian.
Hezkuntza