Jurgi Kintana zamudioztarrak Intelektuala nazioa eraikitzen: R. M. Azkueren pentsaera eta obra liburua aurkeztu berri du. Liburua Euskal Herriko Unibertsitate eta Euskaltzaindiaren arteko hitzarmenari esker argitaratu da, Akademiak kaleratzen duen “Iker†bildumaren barruan.
Lanak Kintanak Joseba Agirreazkuenaga euskaltzain urgazlearen zuzendaritzapean egindako doktorego tesiaren zati nagusia biltzen du, eta atal nagusi bi ditu: Azkueren pentsaera eta Azkueren obra.
Pentsaerari dagokionez, Azkueren abertzaletasuna azpimarratu du egileak. “Bere helburua euskara bultzatuko zuen nazio kulturak bat eraikitzea zen. Euskara presente ez zegoen tokietara eraman nahi zuen, berak oso esaldi esanguratsua erabiltzen zuen hori adierazteko: ‘piano hotsa eta te usaina dagoen tokietara eraman behar dugu euskara’. Azkue abertzalea eta intelektuala izan zenâ€.
Obrari buruz, genero guztiak jorratu zituela azaldu du, eta 60 urtetan zehar euskara hezkuntzan sartu behar zela aldarrikatu zuela, baita bultzatu ere. Kintanaren iritziz, Azkueren obra nagusia “Euskal Akademia sortzea izan zen, euskara normalizatu eta normatibizatzeko. Bat izan zuen ametsa eta helburua: herri-tradiziotik abiatuta, nazio moderno bat sortu eta etorkizunerako moldatzeaâ€.
Egileak Euskaltzaindiaren egoitzan aurkeztu du liburua, eta ondoan hauek izan ditu: Andres Urrutia euskaltzainburua, Jon Irazusta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskara errektoreordea eta Joseba Agirreazkuenaga euskaltzain urgazle eta EHUko katedraduna.
Euskara