Txorierri Institutuko Gurasoen elkarteko kideek bilera izan zuten atzo Hezkuntza Saileko ordezkariekin, eta handik heldu bezala atera ziren. Bileran, institutuan aspalditik dagoen leku-arazoa aztertu zuten eta besteak beste, frontoiaren lanak eta aterpea eduki zituzten hizpide.
Aurretik ere hainbat bilera egin dira Hezkuntza Sailarekin, eta horrek institutua handitzearen beharra onartu zuen hasiera batean. Hala ere, atzera egin eta “dagoena egokitzea erabaki dute azkeneanâ€, azaldu dute elkartetik. Hala, udan lau ikasgela berri atondu dira ekitaldi-aretoan, eta beste bi, zereginen ikaskuntzarako gelan eta Gurasoen Elkarteak erabiltzen zuen areto batean. Gainera, lanak ere hasi dira frontoi estalian, bertan jantokia jartzeko. “Leku horiek ikasleek erabiltzen zituzten, egun euritsuetako atsedenlekutzatâ€. Gurasoen elkarteak frontoiaren lanak, aterpe berria eraikin arte, bertan behera gelditzeko eskatu du, baina Hezkuntza Sailekoek hori urtarrilerako martxan egoteko asmoa dutela erantzun diete eta, beraz, lanek aurrera jarraituko dutela. Horren haritik aipatu behar da Derioko Udalak joan den astean lanak geldiarazteko agindu zuela, “lizentziarik ez zutelakoâ€. Jakin izan dugunez, Hezkuntza Sailak lizentzia eskuratuta du, baina lanek geldituta jarraitzen dute.
Institutuko ikasleek eskolako jantokia erabili dute gaur egun arte, eta elkartetik esan duten moduan, berriak ez dio konponbiderik emango arazoari. “Gazteek txanda bitan bazkaldu beharko dute eta ondorioz, batzuek beranduago atera beharko dute institututik. Horrek eskolaz kanpoko ekintzetara ere berandu ailegatzea ekarriko duâ€.
Lehentasuna, institutu berriari
Aterpeari dagokionez, Hezkuntza Sailak aukera bi eman ditu: patioan dagoenari 223 metro karratu gehiago ematea, ala 430 metro karratuko aterpe berria egitea. Azken honetan kirola egiteko azpiegitura atonduko lukete. “Aterpearen luzatze-lanei jantokia amaitu bezain laster emango liekete hasiera, baina guk lan biak egiteko eskatuko dugu. Izan ere, talde batzuek soinketa udal kiroldegian eman behar dute gaur egunâ€.
Beste alde batetik, Hezkuntza Sailak, Deriokoa handitu beharrean, Zamudion institutu berria eraikitzeari lehentasuna emango ziotela jakinarazi zuen iaz. Elkarteak ez du aztertu institutu berria altxatzeak onurarik edo kalterik ekarriko duen. Hala ere, argi dute proiektuak ez duela Derioko institutuaren arazoa konponduko. “Urte bi barru 200 ikasle berri hartzea espero dugu eta Zamudiokoa egiteko urte gehiago beharko diraâ€.
Hezkuntza