Aste berbamikologikoa

Aikor aldizkaria 2012ko urr. 24a, 11:16

Argazkia: Itsasne Zubiri

Ikasturte berriari heldu genion bezala helduko diogu azaroari berbalagunok: gogoz. Hemendik aurrera, ekintzak Txorierriko euskara elkarteekin batera anto-latzen saiatuko gara, eta Lagatzu Zamudioko euskara elkartearen eskutik emango diogu hasiera lankidetza-aro honi. Beraz, perretxiko sasoian gaudela kontuan izanik, Aste Berbamikologikoa antolatu dugu datorren hilabeterako. Roberto Fernandez mikologoak hitzaldi bat egingo du azaroaren 8an, arratsal-deko 7etan, Zamudiotorren. Eta azaroaren 17an, Sarria herrira joango gara pe-rretxikotan. Goiz jaiki beharko dugu egun horretan, goizeko 8etan gelditu gare-lako Lagatzu elkartearen egoitzan. Txangoan, Juanan Diez izango dugu gidari. Juanan aditua da perretxiko eta onddoetan, eta berak esango digu zein har de-zakegun eta zein ez. Era berean, Argazki Lehiaketa antolatuko dugu, eta gaiak perretxikoekin izango du lotura, noski. Maila bi izango dira: hamalau urte arteko umeak eta adin horretatik gorakoak. Maila bakoitzean, sari bat emango da. Argazkiak aza-roaren 20a arte bidali ahal izango dira txorierri.berbalaguna@gmail.com helbi-dera. Argazkiek bereizmen handikoak izan behar dute, jpg formatukoak. Parte-hartzaileek mezuan zehaztu beharko dute zeintzuk diren beren izen-abizenak, telefono zenbakia, argazkia atera duten lekua eta data, maila eta e-maila. Nahi izanez gero, argazkiaren gaineko azalpen txikia ere idatz dezakete. Epaimahaia IZAE Zamudioko argazki taldeko kideek osatua egongo da, eta argazkirik one-nak Fernan tabernan ipiniko dira ikusgai azaroaren 26tik abenduaren 2ra arte. Burua ezagutzaz beteta daukagu Ez dakigu geldirik egoten, eta asteroko talde eta ekintzez gainera, oso ekitaldi interesgarri bi izan genituen urrian. Aukera ezin hobeak, geure txokoak ezagu-tzeko eta arteari buruz zerbait ikasteko. Sabin Aranak ibilbide ederra prestatu zigun, Larrabetzuko errekari jarraituz egiteko. Bidetik zenbait baserri eta errota bisitatzeko aukera eduki genuen, eta haien historia ere ezagutu genuen. Errota bat martxan jarri zuten, gainera, ikus genezan nolakoa den haren funtziona-mendua. Beste alde batetik, hitzordua eduki genuen Boteroaren bolumenarekin. Artistak 80 urte bete ditu aurten, eta urteurrenaren haritik erakusketa bat antolatu da Bilboko Arte Ederren Museoan. Berbalagunok ez dugu hura bisitatzeko aukera galdu. Oso ekintza interesgarria izan zen eta arreta handiz jarraitu genien mu-seoko gidariaren azalpenei. Artistari buruz zerbait gehiago ikasita eta bere la-nak liluraturik irten ginen handik.