Zamudion langabeen asanblada eratzeko lehen urratsak egiten hasi dira

Aikor aldizkaria 2013ko aza. 28a, 13:39

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren datuen arabera, Zamudiok baditu 3.232 biztanle, eta % 11,25ekoa da langabezia-tasa. Hala ere, udalerrian badira 202 enpresa, eta oso altua da enplegu-sormenaren indizea. Azaroan, herritar talde batek eskola zaharrean bilera bat egitera deitu zituen herriko langabeak, eta hitzordura 60 lagun inguru azaldu ziren. Antolatzaileek langabeen asanblada eratzea proposatu zieten bertan bildutakoei. “Zamudion badira enpresa asko, Teknologia-parkea aitzindaria da berrikuntza arloan, eta, Eustatek 2011n jakina-razitako datuen arabera, gure udalerria biztanleko BPG altuena duen EAEko herria da... baina, hala ere, hemengo langabe kopurua oso altua da”, azaldu digute. “Horrega-tik uste dugu beharrezkoa dela guztion artean indarrak batzea eta langabeen asan-blada bat sortzea. Herriko enpresek langabezian dauden zamudioztarrak kontratatzea da gure helburua, baina, horrezaz gainera, aurpegia eta izen-abizenak ipini nahi dizki-egu zenbakiei. Gure egoeraren berri eman nahi dugu, herri honetan jende asko ari de-lako oso txarto pasatzen”. Eskola zaharrean batu ziren pertsonen profila askotarikoa da. “Hainbat sektoretako pertsonak gara, emakumezkoak, gizonezkoak, gazteak, lanik gabe luzaroan daudenak, erretiroa hartzeko daudenak..., baita langabezia-subsidioa kobratu ahal izateko egun bateko kontratua behar duen lagun bat ere. Bakoitzak badu bere egoera. Gure asmoa da kasuak banan-banan aztertzea eta kasu bakoitzaren larritasuna kontuan harturik ematea lehentasuna”. Era berean, argi utzi dute asanblada ez dela nahastuko politika arloko gaietan. “Langabezian egoteak, gure egoera hobetu nahi izateak eta elkarrekin lan egiteko nahiak lotzen gaitu”. Bilera alkatearekin Asanblada eratzeko lehen urratsak egin dira eta lehenengo eta behin zerrenda bat osatu da, jakiteko nortzuek hartuko duten parte bertan. Alkatearekin biltzeko hitzor-dua ere eskatu dute. “Nahi dugu jakin dezan Zamudioko langabeok asanblada era-tzeko lanean gabiltzala eta ezagut dezan zein den gure egoera. Gainera, uste dugu ha-ren bitartez errazago izango zaigula enpresetara jotzea; izan ere, Udalak baditu balia-bideak enpresei asanbladaren berri emateko eta gure egoera azaltzeko”. Biltzeko lokal bat ere eskatuko diote alkateari. Bitartean, eskola zaharreko arkupeetan bilduko dira barikuetan goizeko 11etan. Egitasmoaren bultzatzaileek Errekaldeko Langabeen Asan-bladaren aholkua jaso dute eta elkartea ofizialki eratzeko prozesuari ekingo diote dato-zen egunetan. “Herriko enpresek langabezian dauden zamudioztarrak kontratatzea nahi dute” Auto klasikoen topaketa, Larrabetzun Larrabetzu Motor Racing elkarteak auto klasikoen kontzentrazioa antolatu du aben-duaren 15erako. Aurtengo hau bosgarrena izango da. Iaz, 65 auto batu ziren Larrabe-tzun, eta antolatzaileek espero dute aurten gutxienez kopuru horretara heltzea. “Egu-raldia oso garrantzitsua da: ona bada, gehiago etortzen dira eta, txarra bada, gutxiago. Normalean, 60 autotik 120ra bitartean biltzen dira Larrabetzun”. Kontzentrazioa erre-ferentea da Bizkai mailan. Urtero bezala, kontzentrazioari loturik beste ekintza batzuk antolatuko dira herrian, eta larrabetzuarrak laguntzeko prest azaldu dira. Hala, ekintza nagusia 10:30etik au-rrera izango da plazan, eta ere karpa bat ipiniko da inguru horretan, parte-hartzaileek eta bisitariek indarrak berritzeko. Besteak beste, tortillak, ogitartekoak, kafea eta txoko-latea eskainiko dira han. Beste alde batetik, Garmitxa elkarteko kideek taloak egingo dituzte. Larrabetzuko kontzentrazioan urtero batzen diren auto gehienak klasikoak dira; hau da, 25 urte baino gehiago dute. Hala ere, badira gazteagoak ere, 20 urte ingurukoak. Egitasmoan parte-hartzeko, ez da izenik eman behar, nahikoa da autoarekin bertan agertzea. Autorik ederrenak saritu egingo dira.