Influentza: urteroko epidemiaren erruduna

Jon Goikouria Larrabeiti 2016ko abe. 2a, 12:54

Neguaren etorrerarekin, jendez gainezka daude anbulatorioak eta osasun zentroak. Itxarongelak birusez beteta daude, eta guztien artean badago urtero bisitatzen gai-tuen bat: Influentza. Emakume italiarraren izenak ez gaitzala engainatu: gripearen arduradunaren birusa da, eta eguneroko gaixotasuna izan arren, ez genuke zertan gutxietsi behar, gripearen ondorioak uste baino gogorragoak izan daitezkeelako.

Gripea Influentza birusaren gaixotasuna da, arnasketa sistemaren bidez hedatzen den infekzio kutsakorra. Gaixotasun honen berezitasun azpimarragarriena pertsonaz per-tsona transmititzeko duen gaitasuna da. Transmisio modurik ohikoena airearen bidez-koa da, gaixoak eztul egitean botatzen dituen ur tanten bidez. Birusa sudurretik edo ahotik sartu eta hedatzen hasten da eta gripearen sintomak sortzen ditu. Birusa uki-menaren bidez ere transmititu daiteke, birusa daukan ezer ukituz eta ostean eskua aho edo sudurrera eramanez. Gaixotasunaren sintomak birusa barneratu eta egun batetik lautara agertu ohi dira. Badira pertsona batzuk birusaren infekzioa pairatu baina gaixotasuna garatzen ez dutenak. Ez dira gaixotzen, baina gaixotasuna transmititu dezakete.

Gripea urteko azken hilabeteetan agertzen den epidemia da: hots, aktibitate eta zirku-lazio altua dauka denbora gutxian. Normalean, azarotik otsailera arte irauten du, ten-peratura hotzen agerpenarekin, eta biztanleriaren zati handi bati gogor eragin diezaio-ke. Gripeak efektu bikoitza dauka: alde batetik, osasunari kalte egiten dio. Jende asko gaixotu dezake eta kontuan hartzen ez bada, neumonia bezalako gaixotasun hilkorrak sor ditzake (muturreko kasuetan). Osasun Ministerioaren arabera, biztanleria handiko zonaldeetan, gaixotuak % 5etik % 15 bitartekoak izan ohi dira. Eskola edo geriatriko bezalako biztanleria talde itxietan, ostera, % 50a baino gehiagokoa izan ohi da. Beste alde batetik, gripeak gastu ekonomiko izugarriak eragiten ditu, denboraldi ertain-luzeko lan absentziak sortzen baititu.

“Gripe sindromearen kuadroa honakoa da: gorputz tenperaturaren igoera gogorra (normalean 38º-tik gorakoa), gihar minak, kalentura, ondoeza, buruko min jasangaitza, ahulezia, eztula, sudur-kongestioa, eztarri eta tripako mina, jateko gogo gutxi, goraga-leak eta okadak izan ohi dira”, azaldu du Fernando Pérezek, Zamudioko familia-mediku ohiak. Gaixotasun kuadroak hiru-bost egun iraun ohi du, eta horri gaixondoa-ren denboraldia gehitu behar zaio. Gazteak arinago sendatzen dira, baina heldu eta nagusiek lau aste inguru eman ohi dituzte guztiz sendatzen.

Ziztada batean. Osasun zentrora joatean, besoan ziztadatxoa egin eta bizirik dauden birusak sartzen dituzte gure gorputzean. Birus hauek ez daukate gaitasun patogenorik, baina gripea-ren birusaren aurkako antigorputzak sor ditzakete. Txerto hauek Londresko Gripearen Jarraipen Zentroak dioenaren arabera sortzen dira: urte bateko txertoak sortzeko or-duan, zentroak aurreko urteko hiru andui nagusiak hautatzen dituzte eta horien arabe-ra txerto berriak sortzen dituzte, birusak arrautzetan prestatuz. “Txertoa jartzen duten 100 pertsonetatik 80k lortzen dute babesa. Babes tasa oso altua da. Nik uste dut be-netan merezi duela”, argitu du medikuak.

Aurten, Osakidetza Star Wars filmaz baliatu da txertaketa kanpaina egiteko. Leia Or-gana printzesa, Luke Skywalker eta Obi-Wan kenobi ikusi dira kaleetako, anbulato-rioetako, eta autobus geltokietako iragarkietan, besteak beste, lelo honekin: “Gripea ez dezazula lagun izan: jarri txertoa”. Gripearen aurkako txertoa, berez, muskulu-barnekoa da, eta injektatu eta 24 ordura albo-ondorioak sor ditzake: febrikula, on-doeza… Paracetamolarekin arindu daitezke, baina inoiz ere antibiotikoen bidez: gripea birus batek sortzen du eta antibiotikoek ez dituzte sintomak hobetzen, ez eta sendaketa prozesua arintzen ere. Txertoaren inmunitatea astebete eta lau aste bitartean agertzen da.

“2015ean, Txorierriko biztanleen % 75ek jarri zuten txertoa: 20.635 biztanletik 15.475 inguruk”, azaldu du Fernando Pérezek, “Aurreko urtean baino % 10 gehiago. Espero dugu aurten ere jende gehiago animatzea gripeari aurre egiteko”, argitu du Zamudio-ko medikuak. Txerto honek berebiziko garrantzia dauka arrisku taldeko biztanleentzat: umeentzat, 65 urtetik gorako nagusientzat, bronkitikoentzat, diabetikoentzat, gaixota-sun kronikoak dituztenentzat, asmatikoentzat, gaixotasun administratiboak jasaten dituztenentzat (anbulatoriko eta geriatrikoetako langileentzat, besteak beste), kardio-patien gaixoentzat eta haurdunentzat.

Gripea: fitxa teknikoa

Birusaren izena: Influentza

Iraupena: azarotik otsailera, hilabete gogorrenak abendua eta urtarrila izanik

Arrisku taldeak: Umeentzat 65 urtetik gorako nagusiak, Bronkitikoak, Diabetikoak, Gaixotasun kronikoak, Asmatikoak, Gaixotasun administratiboak jasan ditzaketenak: anbulatoriko eta geriatrikoetako langileentzat. Kardiopatien gaixoak, Haurdunak...

Kontuan hartu beharrekoak: atsedena, likidoak eta Paracetamola hartu