Lezamako Udalak bat egin du kalezaindu tresna berritzailearekin. Horrela, lezamarrek modu azkar eta eraginkor batean, kalean antzematen duten edozein kalte edo gabeziaren berri eman ahal izango diote Udalari, horrek arazoa ahalik eta lasterren konpon dezan. Gertaerak era bitan jakinarazi ahal izango dira: batetik, ordenagailuaren bidez, Udaleko edo Lezama zabaltzen izeneko webguneen bidez; bestetik, sakeleko telefonoz, Lezama zabaltzen doako aplikazioa deskargatu eta gero.
Era batean edo bestean, erabiltzaileak Lezamako mapa ikusiko du eta bertan, era anonimo eta intuitibo batean, kokatu ahal izango du edozein gertaera: matxura, kalte, haustura... Argazkia ere atxikitzeko aukera egongo da. Aplikazioak intzidentziak zehaztuko ditu, baita zein egoeratan dauden –zabalik, prozesuan edo konponduta– ere. Erabiltzaileak izena eman ahal izango du alerta zerbitzu batean, bere telefonoan oharren egoeraren berri izateko.
Lezamako Udalak bat egin du kalezaindu tresna berritzailearekin. Horrela, lezamarrek modu azkar eta eraginkor batean, kalean antzematen duten edozein kalte edo gabeziaren berri eman ahal izango diote Udalari, horrek arazoa ahalik eta lasterren konpon dezan. Gertaerak era bitan jakinarazi ahal izango dira: batetik, ordenagailuaren bidez, Udaleko edo Lezama zabaltzen izeneko webguneen bidez; bestetik, sakeleko telefonoz, Lezama zabaltzen doako aplikazioa deskargatu eta gero. Tresna berritzaile hori aurkezteko, Jon Ander Aurrekoetxea Lezamako alkateak eta Alaitz Etxeandia Lezamako alkate ohiak eta Bizcaytik fundazioaren zuzendari orokorrak eman zuten prentsaurrekoa.
Era batean edo bestean, erabiltzaileak Lezamako mapa ikusiko du eta bertan, era anonimo eta intuitibo batean, kokatu ahal izango du edozein gertaera: matxura, kalte, haustura... Argazkia ere atxikitzeko aukera egongo da. Aplikazioak intzidentziak zehaztuko ditu, baita zein egoeratan dauden –zabalik, prozesuan edo konponduta– ere. Erabiltzaileak izena eman ahal izango du alerta zerbitzu batean, bere telefonoan oharren egoeraren berri izateko.
Kalezaindu tresna 2014an jarri zen martxan, Bizkaiko Foru Aldundiaren BizcayTIK fundazioaren eskutik, eta Derio izan zen hori erabiltzen hasi zen lehenengo Udala. Bizkaiko beste udalerri askotan ere erabiltzen da: Sestao, Arrigorriaga, Balmaseda, Plentzia... Momentuz, aplikazioak gertaerak jakinarazteko baino ez du balio, baina laster beste zerbitzu batzuk ere eskainiko die lezamarrei: agenda kulturala, oharrak, iradokizunen postontzia...
Udala