Motorra

Eneko Goiriena eta Alain Peña, Zamudioko IV. rallyko txapeldunak

Aikor aldizkaria 2016ko abe. 14a, 13:14
a: Borja Basterrechea

TC2-3-4 eta 8ko marka onenak eskuratu ostean, Eneko Goiriena eta Alain Peña Zamudioko IV. Rallyko irabazleak izan ziren euren BMW M3arekin. Hasieran, Txus Jaiok eta Jesús Urkidik menperatu zuten lasterketa euren BMW E30 FL-arekin, baina arazo teknikoak zirela eta (balaztak bustitzen zituen olio-ihesa eta bestelakoak) hirugarren postuan bukatu zuten. 

Ezbeharrekin hasi zen lasterketa: hasi eta 100 metrora, Oscar Martínez eta Juan Ramón Garcíaren Mitsubishia ondatu eta lasterketatik kanpo gelditu ziren, Meakaurreko TC1ean. Bestalde, Jon Casaisek eta Xabier Altubek marka ona eskuratu zuten, lasterketa osoan zehar lehen postuetan ibili baitziren, batez ere bigarren postuari heltzen, azken zatietan. Mari Pérez eta Mikel Cano ere lehen postuen artean izan ziren Peugeot 208 R2arekin, baina autoa lursail sikuetan aritzeko konfiguratua zegoen, eta ez zen espero bezain ondo ibili. 

Viveroko azken zatiak arazoak eman zizkien zenbait piloturi, euren artean Ugaitz Basaras eta Larraitz Etxebarriari, kalterik gabeko tronpoa ere izan zuten helmuga aldean. 2015etik arazoak sortu ditu ibilbideko zati horrek. 

Banan - banan 
Mailaka, honakoak izan ziren irabazleak: Aratz Zarakondegi eta Aitor Cortazar (Ford Scort MKII) 9 mailan; Endika Beloki eta Paloma Múgica (Mitsubishi EVO X) 6. mailan; Eneko Goiriena eta Alain Peña (BMW M3) 5. mailan; Ugaitz Basaras eta Larraitz Etxebarria (Renault Clio) 4. mailan; Iñigo Alustiza eta Joseba Berasategi (Peugeot 208 R2) 3. mailan, Jon Murgiadai eta Mikel Barandika (Citroën Saxo VTS) 2. mailan; Iker Arizti eta Joseba Astondoa (Citroën Saxo) 1. mailan. 

Erlazionatuak

63 pilotu, Zamudioko IV Rallyan

Aikor aldizkaria 2016 aza 24 Kirola

Zamudioko IV Rallyko argazkiak

Aikor aldizkaria 2016 abe 14 Zamudio

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).