Rally osoa Txorieriko inguruetan egingo da eta lau zatik osatuko dute ibilbidea: TC1-TC3 zati bitartekoa Meakaur 8,40km-an; TC2-TC4koa Fikako 5,30km-an; T-5-TC7koa Haztegi inguruan, 9,80km-an; TC6 TC8 bitartekoa Zaratamon, 5,70km-an. Guztira 190,20km-ko zatiak izango dira (tramoen arteko distantziak barne), eta ibilbide osoak 58,80km izango ditu. Zati bakoitza bi alditan egingo dute pilotuek. Zamudioko Rally elkarteaz gain, Real Peña Motorista Vizcayakoak izan dira antolaketa-lanetan. Informazio gehiago topa daiteke www.eaf-fva.net webgunean.