Ondarearen Europako jardunaldiak

Aikor aldizkaria 2017ko urr. 9a, 11:27

a: Lezamako Udala

Horiek herritarrek parte hartzeko irekita dauden egunak dira eta, 1991. urtetik hona, urtero antolatzen dira Europa­ko Kontseiluaren ekimenez Eu­ropar Batasu­na­rekin elkarlanean. Jar­dunaldiak udazkenean izaten dira Eu­ropa osoan.

Loiuko azokak 25 urte bete ditu aurten eta urteurrena urriaren 14an eta 15ean ospatuko dute, Ondarearen jardunaldiekin bat eginez. Hala, urriaren 14an, zapatuan, txu-txu tren bat egongo da goizean eta bidaiariak herriko leku esanguratsuetatik eramango ditu, hala nola San Pedro eliza, ortu ekologikoak, Ben­goe­txe baserria, Larraburu jauregia, Goi­en­go errota eta Arbildua baseliza. Txako­linaren dastatzea ere egingo da. Arra­tsaldean, kale animazioa egongo da, eta 18:00etan, garagardo dastaketa. Dome­kan, goizeko 10:00etatik aurrera, Gastro­nomia eta Eskulangin­tzako Azoka izango da. Anima­liak egongo dira ikusgai eta he­rri kirolen erakustaldia egingo da. Oilas­koa eta txakolina dastatzeko aukera ere egongo da.    

Urriaren 26an, “Derio, paisaia eta ga­rapena” hitzaldia eskainiko da 19:00etan, Kultur Birikan eta Labayru institutuak egindako bideoa ere aurkeztuko da. Urria­ren 28an, ibilalditxoa egingo dute herritik.

 

Txakolina

Amagoia Guezuraga historialariak Za­mudioko errege-bideei buruzko hitzaldia eskainiko du urriaren 18an, 17:00etan, Biz­kaiko Elizaren Histori Artxiboan (La­rrauri 1A-5. solairua – Seminarioa), eta urriaren 22an ibilalditxo bat gidatuko du herritik. Sabino Arana plazatik irtengo da 10:00etan, eta jarduera bietan izena emateko 944062490 telefono zenbakira deitu daiteke.

Lezama da txakolingile eta upategi ge­hien duen udalerritako bat. Txakolina erabakigarria izan da herriaren paisaian eta baserrietako ekonomian. Horrela, ba­da, aurten ibilbide gidatua egingo dute zenbait mahastitatik eta upategi bat ere bisitatuko dute, han txakolina dastatzeko. Ibilbidea urriaren 22an, 11:00etan izango da eta topaleku Udaletxeko plaza izango dute. Izena emateko, 94 455 61 26 telefono zenbakira deitu behar da, edo liburutegia@lezama.org helbide elektronikora mezu bat bidali.

Azkenik, Larrabetzun bisita gidatua egingo dute urriaren 28an. Plazatik 10:00etan aterako dira. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).