“Emakumeok arrazoi asko doguz planto egiteko”, esan deuskue Alaitzek eta Txarok , Zapata Gorriak taldearen kideek, maila pertsonalean. “Indarrean dagoan eredu ekonomikoak zapaldu egiten gaitu. Gizonezkoen lana hobeto dago baloratuta eta alde handia dago euren eta gure soldaten artean. Gainera, emakumeok egiten doguzan lan asko etxeari eta zainketari dagoz lotuta eta ez dira balioesten. Gizarteak amatasuna goraipatzen dau, baina lan merkatuak amak zigortzen dauz. Gure pentsioak baxuagoak dira… Eta indarkeria matxistak hil egiten gaitu”. Datu ofizialen arabera, Estatuan 923 emakume hil dabez Estatuan 2003. urtetik hona; 43, Hego Euskal Herrian. Halanda be, kopurua handitu egiten da beste iturri batzuetara joten bada. “Sexu-esplotazio handia dago, etengabeko sexu-erasoak arlo pribaduan zein publikoan, emakumeok bildurrean hezten gaitue, guk esandakoa zalantzan ipintzen da, Objektu bihurtu gaitue eta estereotipatuta gagoz komunikabideetan, solasaldietan, erakundeetan errepikaten diran roletan. Politikan dogun papera be ez da gizonena bezain garrantzitsua eta egunero ikusten dogu ezberdintasuna, edozein arlotan”.
Bai, asko dira mobimendu feministaren deialdiagaz bat egiteko arrazoiak. Txorierriko alkarte feministek (Koxak, Derion; Zapata Gorriak, Zamudion; Moreak, Lezaman; eta Zutunik!, Larrabetzun), taldeek eta erakundeek ekintzak antolatu dabez Martxoaren 8rako. Gainera, aitatu beharra dago Txorierriko mugimendu feministak emakumeen auto-karabana bat antolatu dauala. Auto-karabana horrek emakumeen errebindikazioak eroango dauz bailarako txoko guztietara.
Loiu
Martxoak 9, barikua
14:00 Adierazpen instituzionala.
14:30 Bazkaria.
17:00 Dantzaldia.
18:00 Karaokea.
Sondika
Martxoaren 1etik 31ra
“Emakumea Indian” erakusketea, liburutegian.
Martxoak 16, barikua
19:00 Musika aztertzeko tailerra, gaztetxean.
Derio
Martxoak 6, martitzena
Las mujeres decididas dokumentala, Kultur Birikan.
Martxoak 8, eguena
11:00 Kazerolada, institututik.
12:00 Elkarretaratzea, plazan.
17:00 Volar bideo foruma, Kultur Birikan.
20:00 Bilboko manifestaziora.
Martxoak 11, domeka
11:00 “Derio berdintasunaren alde” martxa, frontoian.
Zamudio
Martxoan zehar
Marchinlilac kanpaina, liburutegian.
Martxoak 6, martitzena
19:30 Erbeste edo saihets baten aldarrikapenak antzezlana, Zamudiotorren.
Martxoak 8, eguena
12:00 Elkarretaratzea, Sabino Arana plazan.
19:00 Elkarretaratzea, Kultura Etxean.
19:15 Beira-arasa ipini, dantzak eta musika saioa, Kultura Etxean.
19:30 Pantxika Lamur antzezlana eta kopaua, Zamudiotorren.
Martxoak 9, barikua
18:00 Berdintasunaren aldeko tailerrak, Ludotekan.
Martxoak 10, zapatua
11:00 Neskentzako autodefentsa tailerra, Kultura Etxean.
Martxoak 11, domeka
10:00 Emakumeen Eskuz Binakako Master Cup Txapelketaren kanporaketea, frontoian.
Lezama
Martxoak 8, eguena
12:00 Emakumeen elkartze zaratatsua, herriko plazan.
12:30 Txorierriko emakumeen auto karabana.
17:30 Berdintasunaren aldeko tailerrak, ludotekan.
19:00 Elkarretaratzea plazan.
19:00 Goazen telesaila aztertuz, Gaztegunean.
20:00 Bilboko manifestaziora.
Martxoak 9, barikua
20:00 Ausartak taldearen Burbujas conservantes antzezlana, Kultura Aretoan.
Martxoak 10, zapatua
08:30 Anboto mendira urteera, plazan.
Martxoak 16, barikua
19:00 “Bihotzekoa emakumeengan” berbaldia, Kultura Aretoan.
Larrabetzu
Martxoak 8 eguena
12:00 Elkarretaratzea, herriko plazan.
12:45 Auto karabana, Sasine industraiagunetik.
20:00 Bilboko manifestaziora.
Martxoak 9, barikua
19:00 Karramarro antzerki saioa, Anguleri kultur etxean.
Martxoak 11, domeka
17:30 Gazteentzako rap tailerra, Hori Bai gaztetxean.
19:00 La Basuren kontzertua, Hori Bai gaztetxean.
Martxoak 22, eguena
18:30: “Larrabetzuko emakume kirolariak” mahai-ingurua, Anguleri kultur etxean.