“Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… Edozeinentzat dira aproposak. Oinarrizko kontuak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritikoarekin”, jakinarazi dute. Ikastaroak 12 ordukoak izango dira eta barikuetan –goizez eta arratsaldez– eta zapatuetan –goizez– egingo dira Bilbon, Euskararen Etxean (Agoitz plaza 1).
Hauek dira ikastaroak:
1- Burujabetza teknologikoa: askatasuna eta pribatutasuna sarean
Zer dago gure ordenagailuen barruan? Zer da sistema eragile bat? Zer da software librea? Pribatutasuna nola kudeatu nire sakelako telefonoan? Zein da wifi sareen segurtasuna? Zer da hodeia?
Landuko diren gaiak:
• Nire ordenagailua
• Nire telefono mugikorra
• Gure bizitza
Datak eta ordutegia:
• Irailak 28, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
• Irailak 29, zapatua: 10:00-14:00
2- Izan sortzaile: web teknologiak ikasten
Web teknologiak ezagutzen hasteko tresnak eskainiko dituzte: Mozilla Fundazioaren X-Ray Goggles, Thimble eta Webmaker.
Landuko diren gaiak:
• Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi
• Web sinple bat egin
• Web meme bat egin
• Web komiki bat egin
• Web postal interaktibo bat egin
• Sakelako telefonoetarako edukia eta istoriak egin
Datak eta ordutegia:
• Urriak 26, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
• Urriak 27, zapatua: 10:00-14:00
3- Talde komunikazioa: komunikazio tresnak eta informazio kudeaketa
Talde komunikazioa eraginkorra izateko tresnak ezagutzera eman eta garatuko dituzte.
Landuko diren gaiak:
• Posta zerrendak/Buletinak (Mailchimp)
• Telegram/Whatsapp/Signal (Telegram)
• Sare sozialen erabilera (Twitter)
Datak eta ordutegia:
• Azaroak 23, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
• Azaroak 24, zapatua: 10:00-14:00
4- Gaitasun digitalak: aro digitalerako heziketa
Gaitasun digitaletan heztearen gaineko garrantzia mahai gainean jarri eta garatu diren tresnak landuko dira, DIGCOMP marko barruan, esaterako. Hezkuntzan lan egiten dutenendako aproposa da, eta irakasleei eta ikasleei eskatzen zaizkien gaitasunak ezagutzeko eta lantzeko tresnak landuko dituzte.
Landuko diren gaiak:
• Gaitasun digitalen markoa
• NIA (PLE) bat egin
• Bizi osorako formazioa eta joerak
Datak eta ordutegia:
• Abenduak 14, barikua: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
• Abenduak 15, zapatua: 10:00-14:00
Informazioa:
94 402 80 81