Taldeak herrien eta parte-hartzaileen ordutegiaren arabera antolatzen dira. Beraz, ziur gaude zure beharrizanetara eta helburuetara egokitzen den taldea egongo dela. Gainera, berdin dio zure euskara maila ona edo ez hain ona bada; Berbalagun egitasmoari esker hobetuko duzu zure euskara maila, eta lagun berriak ere egingo dituzu. Bestetik, seme-alabekin batera euskaraz olgatu nahi baduzu, beste proiektu bat duzu eskura: Gurasolagun.
Berbalagun proiektuak euskaraz ondo moldatzen direnak eta hain ondo moldatzen ez direnak elkartzen ditu, zaletasun baten inguruan euskaraz aritzeko. Oso metodologia ona da euskaraz hitz egiteari beldurra galtzeko. Bestetik, Gurasolagun egitasmoak euskaraz hitz egiteko ohitura duten gurasoak eta mintzapraktika egin nahi dutenak biltzen ditu umeekin batera, eskola orduen ondoren, euskaraz jolasak eta antzeko ekintzak egiteko. Gainera, ohiko ekintzez gainera, hamaika ekitaldi egin dira urtean zehar, hala nola ibilaldiak, museoetara irteerak eta afariak.
Datozen ekintzak
Arte Ederretako museoa
Otsailak 14
“68aren ostean. Artea eta praktika artistikoak Euskal Herrian 1968-2018” erakusketa bisitatuko dugu. Erakusketan, hainbat diziplinatako ia 150 obra batzen dira –eskultura, argazkigintza, bideo-artea eta paperaren gaineko obra–, eta zenbait belaunalditako 100 artista inguru. Erakusketaren bidez ezagutuko dugu, alde batetik, azken mende aldaketan inguru berezi horretan, artea modernizatzeko zein modu egon diren; eta bestetik, Euskal Herrian hasi ziren ibilbide pertsonalek eta kolektiboek Estatuan zer nolako garrantzia izan duten.
Ermitaz ermita
Otsailak 24
Hamahiru kilometro inguruko ibilbidea da: oso polita eta jende gutxik ezagutzen dituen bidexketatik. San Kristobal eliza –Urgoiti jauregia–Berreaga mendia–Geldoko eskola–San Bartolome ermita ibilbidea egingo dugu.
Sagardotegia
Martxoa
Harremanetan jartzeko:
Telefonoa:
63575 35 95
e-maila:
txorierri.berbalaguna@gmail.com