Sherpa.aik eta Mondragon Unibertsitateak akordioa sinatu dute, Business Data Analytics graduko ikasleak Adimen Artifizialean trebatzeko

Aikor aldizkaria 2021ko ots. 10a, 13:20

Sherpa.ai adimen artifizialeko zerbitzuetako enpresak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak lankidetza-hitzarmen bat iragarri dute, ikasleen prestakuntza errazteko eta garai berrietara egokitutako praktikak ahalbidetzeko, punta-puntako Adimen Artifizialeko (AA-IA) teknologiarekin.

Prestakuntza-programaren bidez, ikasleek Sherpa.aik 2020ko uztailean aurkeztutako AA plataforma bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute. Plataforma horrek hiru zerbitzu-arlo hartzen ditu bere baitan: datuen pribatutasunari aplikatutako AA, gomendioari eta aurreikuspenari buruzko AA eta elkarrizketari buruzko AA. Garapenak hainbat enpresa- eta gizarte-esparrutan erabil daitezke, hala nola osasunean, energian, ikerketan eta segurtasunean.

Hain zuzen ere, duela bi urte martxan jarritako eta 80 ikasle baino gehiago dituen Business Data Analytics graduko ikasleak izango dira ekimen honetan parte hartuko dutenak. Programak Sherpa.aiko lantaldearen prestakuntza-ekintzak eta saio praktikoak uztartuko ditu. Saio horietan, ikasleek teknologia ezagutu ahal izango dute eta APIak eta SDKak erabiltzen trabatuko dira, bai eta aplikazioak modu erraz eta intuitiboan sortzen ere. AA ikasleei hurbiltzeko modu bat da, sektoreko enpresa lider baten eskutik.

Adimen Artifizialean 10 konpainia aurreratuenen artean

Sherpa.airen teknologia aurreratuenetako bat da nazioartean. 2020an, Google, IBM, Amazon eta Microsoftekin batera, munduko 10 konpainia garrantzitsuenetako bat izendatu zuten. Garapen horiei esker, Erandioko konpainiak lehen mailako talentuak erakarri ditu, esaterako, Tom Gruber, Appleren sortzaile eta Siriko CTO-ohia; Joanna Hoffman, Appleren marketin-zuzendaria izan zena eta Steve Jobsen hurbileko laguntzailea; edo Celestino García, Samsungeko presidenteorde korporatibo ohia eta Sherpa.airen Negozioaren Garapenerako presidenteordea. "Oso pozik gaude hain puntakoa eta gurea den unibertsitate bati, Mondragon Unibertsitateari, aro berri honetara egokitzeko babesa emateagatik eta etorkizuneko liderren prestakuntzan parte hartzeagatik. Ikasleek bertatik bertara ezagutu ahal izango dute Adimen Artifizialak nola funtzionatzen duen, potentzial handiko tresna baita, eta gizateriaren eta gure planetaren erronka asko konpontzeko gai da", azaldu du Xabi Uribe-Etxebarria Sherparen sortzaileak eta CEOak.

Bestalde, Lander Beloki Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultatekodekanoak azaldu duenez, "Business Data Analytics graduko gure ikasleentzat ezinbestekoa da teknologiarekin izandako esperientziatik ikastea, eta horrelako plataformek Adimen Artifizialaren teknologia praktikan erabil dezaten laguntzen digute, enpresen benetako erronketan aplikatuz".

Sherpa.airi buruz

Sherpa.ai, Bilbon eta Silicon Valleyn egoitza duena, Inteligentzia Artifizialeko zerbitzuen konpainia liderra da. AAeko bere zerbitzuen artean nabarmentzen dira marka zuriko elkarrizketarako Laguntzaile Digitala, teknologia prediktiboak eta munduko datuen pribatutasunari aplikatutako AAeko framework-a.

Google, Amazon, Microsoft eta IBM enpresekin batera, adimen artifizialeko 10 enpresa garrantzitsuenetakotzat jo dute Sherpa.ai. 2019an Tom Gruber, Siriko fundatzailea eta CTO ohia, lantaldera batu zen, 2020an Joanna Hoffman marketin exekutiboa, Applen marketin zuzendaria izan zena, eta Celestino García Samsungen Presidenteorde Korporatibo ohia eta gaur egun Sherpa.ai-eko Negozio Garapenerako lehendakariordea dena. Sherpa.airen Adimen Artifizialeko plataforma konpainien emaitzak hobetzeko diseinatuta dago. Sherpa.aik akordioak ditu Porsche, Volkswagen, Prisa eta Samsung konpainiekin, besteak beste.

Sherpa.airi buruz gehiago jakiteko: http://www.sherpa.ai/

Mondragon Unibertsitateari buruz

Mondragon Unibertsitatea kooperatiba-unibertsitate praktikoa, berritzailea eta konprometitua da, pertsonen garapenean zentratua, enpresaren eta gizartearen beharretara bideratua, mundu errealeko erronkei aurre egiteko pentsatua, eta bertan ezagutzak eta aplikazioak ez dute mugarik. Ingeniaritzan, enpresa-kudeaketan, ekintzailetzan, hezkuntzan, komunikazioan, kooperatibismoan eta gastronomian espezializatuta dago.

Enpresagintza Fakultateari buruz

Bestalde, unibertsitateko Enpresagintza Fakultatea enpresen kudeaketaren eta zuzendaritzaren arloko prestakuntzan aritzen da, bai eta ekintzailetzaren arloan ere, Oñatin, Irunen eta Bilbon kokatutako hiru campusetan. Gainera, Mondragon Team Academy izeneko nazioarteko ekintzailetza-sarearen bidez, fakultateak ekintzailetzako eta gizarte-berrikuntzako 13 laborategi ditu Europan, Asian eta Amerikan; horietan ekintzailetzaren eta berrikuntzaren arloko prestakuntza ematen da, eta gizarte-ekimeneko enpresen sorrera sustatzen da eremu horietan.

Fakultateak hiru gradu ematen ditu: Enpresen Administrazioa Gradua (MyGADE), LEINN Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntza Gradua (bakarra Espainian) eta Business Data Analytics Gradua.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).