Pandemia hitza euskara da, ez da erdara.

t: Juan Luis Goikoetxea 2021ko mar. 31a, 11:13

“Orain berriki agertu zaizkigu alde honetan ere, bertsolari gazteak. Ba ote dakite zer atsegina egin didaten?" (Xalbador: Odolaren mintzoa).

Pandemia hitza grekotik dator, eta euskara da. Erdaldunarentzat ere bai? Seguru asko ez. Hura hizkuntza hegemonikoko alaba edo semea da; zu hizkuntza txikiagoko hiztuna.

Garrantzi handia du euskarari edo erdarari buruz duzun iritzia jakiteak. Hara! Har dezagun zuhaitza adibidetzat: enborra grekoa da eta adarrak dira euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, eta abar. Euskarak pandemia hitza grekotik hartzen du, enborretik, ez adarretatik; ez frantsesetik edo espainieratik. Beraz, pandemia euskara da, baita espainiera, eta frantsesa, eta ingelesa ere.

Gazteleraz mintzo denak, berriz zera esango dizu: “Cogéis muchas palabras del castellano, palabras como pandemia, matemática, y así”. Iritzi hori kaltegarria da euskararako. Euskarari buruzko iritzia landu egin behar da, erdaldunek dezaten euskara maitatu, eta egunero praktikatu. Horregatik, euskaldun berria izateko, ideiak behar dira argi, eta bidea garbi. Pentsatu behar dugu Santiagoraino heltzen diren erromes guztiak ez direla galegoz mintzatzen; euskara ikastera iristen diren guztiak ere ez euskaraz, askok ikasia ahaztu egiten dute-eta.

Sarri aurkitu izan naiz guraso gaztez inguratuta isilik, aktiboki entzuten. Jakin arren, erdaraz dabiltza. Zein ote da gurasoon iritzia eskolan euskara ikasteaz, edo euskarari berari buruz? Askotan entzun diet iritzi hau ere: “Espainiera dakigunak txarrak gara hizkuntzak ikasten”. Ez dira ohartzen hizkuntza praktika dela; ez dela kontua ariketa asko eta gramatika ikastea euskaldun berri izatera heltzeko.

Noiz esan ahalko ote dugu Xalbadorren antzera: Zein atsegin handia bertsolari gazteak -euskaldun berri gazteak- entzutea!

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).