Begoña Vicario eta Deine Larrabeiti I EHUk omenduak

“Sari hauek beti beste guztien izenean hartu behar dira”

Aikor aldizkaria 2022ko api. 1a, 15:12

Martxoaren 8a dela eta, Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) zenbait emakumezko lankide omendu zituen “emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde duten konpromisoagatik eta genero-indarkeriaren aurka borrokatzeko egiten duten etengabeko lanagatik”. Emakume horien artean, bi txorierritar izan ziren: Bego Vicario Calvo larrabetzuarra eta Deine Larrabeiti Mendikute zamudioztarra. 

Larrabeiti Administrazio eta Zerbitzue­tako Pertsonalaren (AZP) langilea eta Eral­daketa Digitaleko eta Komunikazioko Errek­toreordetzaren idazkaria da; eta Vi­cario, Eskultura eta Arte eta Teknologia Saileko irakaslea, Arte Ederren Fakultatean. Omenaldiak ezustean harrapatu zituen emakume biak. “Ez nuen espero, izan ere, arlo horietako lanak irakasleek egin ohi dituzte gehiago”, aipatu du Larrabeitik. “Pozik nago. Azken finean, urte asko egin ditut unibertsitatean eta sindikalgintzan, eta lan handia egin da horren ingu­ruan. Errektoretzako Berdintasun Zuzendari­tza­rekin ere lan handia egin dut”. “Neuk ere apur bat harrituta jaso nuen omenaldia, zeren eta artegintzaren barruan oso eremu txikian aritzen bainaiz: animaziogintzan”, gehitu du Vicariok. “Beste arlo ezaguna­go batzuetan ere irakasleak eta emakumez­koak daude, baina, ez dakit, beharbada, bes­te urte batean haiei tokatuko zaie… De­na dela, nire ustez, sari hauek beti bes­te guztien izenean hartu behar dira: halako momentuetan norbera ikur txiki bat da, beste guztien lana ordezkatzen duena”. “Erabat ados”, esan du Larrabeitik. “Ekitaldian bertan eskaini nien omenaldia AZPko emakume guztiei; gainera, uste dut orokorrean guri oso errekonozimendu gutxi egiten zaigula”. 

Bien iritziz, unibertsitateak oso egin­ki­zun inportantea du gizonen eta ema­kumeen arteko parekotasunaren bidean. “Ikerketa bertan egiten da eta belaunaldi berriak hona etortzen dira ikastera. Orduan, euren egunerokotasunean berdintasuna txertatzen bada, unibertsitateko politike­tan berdintasuna txertatuz gero, horrek na­hitaez izango du gizarte osoan era­gi­na”, aipatu du zamudioztarrak. “Azken ur­teotan ikastaro pilo bat egin dira in­dar­keriaren, abusuen… kontrakoak, eta ira­kas­leei zein ikasleei eta AZPko lan­gi­leoi ematen zaizkigu. Bestalde, uni­ber­tsitatearen eskutik, ikastaro asko egi­ten dira Ertzaintzako, Hezkuntzako, Osa­sun­gin­tzako, Justiziako… langileak tre­ba­tzeko, eta oso inportantea da, gizarte osoa­ri eragingo dietelako”.  

 

L: “Unibertsitateko politiketan berdintasuna txertatuz gero, horrek nahitaez izango du gizarte osoan eragina”

 

Erronkak ere baditu unibertsitateak. Vi­carioren aburuz, “karrera teknikoetan edo gizonei lotuta egon direnetan ema­kume gehiago egotea lortu behar da, eta, gero, emakume horiek lanpostu horietara ailegatu daitezela. Hori gertatu ezean, ez da aldaketarik gertatuko. Zinemagintzan aspalditik egiten dugu galdera hau: Az­ken bi hamarkadetan zinemagintza ikas­ten hainbeste emakume ibiltzen ba­dira, zergatik dago hain emakumezko zu­zendari eta ekoizle gutxi? Arrazoi asko dau­de, eta haietako bat da zuzendu be­har diren talde teknikoetan gehienak gi­zonezkoak direla. Ziur asko, oraintxe esan­dakoak azalpen luzeagoa behar du, bai­na, laburbilduz, esan dezakegu lan-ha­rremanetan horretan ere ohiko ro­lak agertzen direla, eta emakumezko zu­zen­dari guztiek esaten dute esfortzu estra egin behar dutela. Hortaz, beharrezkoa da ertaineko karrera horietan ere ema­kumezkoak egotea. Bestalde, ama­ta­su­nak, zaintzak… ere pisu handia dute. Uni­bertsitateak ez ezik gizarte osoak ere apus­tu sendoa egin behar du gauzak al­da­tzeko. Guztiok dakigu erronkak zein­tzuk diren eta horiei nola aurre egin, baina ba­liabideak ipini behar dira”. 

 

V: “Karrera teknikoetan emakume gehiago egotea lortu behar da, eta lanpostu horietara ailegatu daitezela”

 

Autozentsura

Larrabetzuarra da MIA txostenaren egi­le­etako bat eta bertan urtero aztertzen du­te hainbat alderdi, hala nola animazio-ekoiz­penetan emakumezko sortzaileen pa­pera zein den eta pertsonaien este­reo­tipoak. “Emakume asko daude labur­me­traien atze­tik, baina gutxi dira luze­me­traietan eta lidergo-paperetan; ani­ma­zio-sailetan ere oso emakume gu­txi daude. Urterik urte oso aldaketa txi­kia ikusten dugun arren, oro har, lana zen­bat eta garrantzitsuagoa izan, gero eta emakumezko zuzendari, ekoiz­le, gi­doi­gile… gutxiago daude. Bes­te al­de­tik, emakumezkoen proiektuen au­rre­kon­tuak gizonezkoen proiektuenak baino txi­kiagoak izaten dira eta, gure ustetan, au­tozentsura apur bat dago horretan: di­ru honekin moldatuko naiz. Era be­rean, ema­kumeek zuzendutako edo ekoiz­tutako lanek dirulaguntza txikiagoak ja­sotzen di­tuzte, eta, baliteke arestian aipatutako au­tozentsurak zerikusia izatea; ekoizlea gi­zonezkoa eta zuzendaria ema­ku­mezkoa di­renean ere antzeko joera an­tzeman du­gu”. 

Pertsonaien estereotipoei dagokie­nez, “azken urteotan saiatu da film lu­zeetan ohiko estereotipoak ez errepika­tzen, baina oraindik ere ikusten dira: ema­ku­mezkoak bigarren mailako per­tso­naiak izaten di­ra, emakumeen ar­tean apenas dago har­tu-emana, elka­rriz­keta… Elkarrekin gau­denean ema­ku­­meek bakarrik gizonez hitz egiten du­gun ideia dago zinemagintzan. Horri lo­tuta, Brechdel testak aztertzen du ea pe­likuletan, errealitatean gertatzen den mo­duan, emakumeek denetariko gaiez hitz egiten duten, baina elkarrizketa ho­rietan ezin da gizonik aipatu, ez aitarik, ez senarrik, ezta semerik ere. Bada, ia ez daude gizonik aipatzen ez den el­karrizketak”. 

Umeentzako ekoizpenak ere az­tertzen dituzte. “Neskentzako produktua bada, nes­kak dira protagonistak eta mutilak la­gun moduan azaltzen dira; harreman nor­malizatuak islatzen dira. Hala ere, pu­bliko mistorako produktuak badira, be­tiko joerak antzematen dira: oso neska gu­txi dira protagonistak, nesken arteko ha­rremanik ez, edertasunari lotutako es­tereotipoak… Nahiz eta neskentzako pro­duk­tuen atzetik emakumezkoak egon, oso sektore maskulinizatua da. Orain dela 15 urteko egoerarekin alderatuta, egia da gauzak aldatu direla eta orain neskak pro­tagonistak diren adibide politak ditugula, baina oraindik badugu erronka handia”. Era­kundeen laguntza inportantea da erron­kari heldu ahal izateko. “Guk ez du­gu ghettorik nahi; halere, ikusten dugu ema­kumezkoen lana eta presentzia bul­tza­tzeko laguntza estrak beharrezkoak di­rela eta orain arte egon diren apurrak la­gungarriak izan direla egoerak hobera egiteko; horiek bertan behera utziko ba­lira, atzera egingo genuke. Gainera, kontuan hartu behar da askotan neska protagonistak dituzten egitasmoak aurre­ra atera direla, emakumezko egileek proiek­tu horietan sutsuki sinetsi dutelako; bestela, industriak ez luke berez utziko eta betiko eskemetan jarraituko genuke”. 

Larrabeiti duela 28 urte hasi zen EHUn. Bere esanetan, egoera asko aldatu da AZPn. “Hasi nintzenean, bedel gehienak gi­zonezkoak ziren, eta administrari la­gun­tzaile gehienak, emakumezkoak. Zer­bitzuetako buru gehienak ere gizonezkoak ziren, eta garai hartan goi-mailako titula­zioa behar zuten lanpostu gutxi zeuden. Nolanahi ere, lan handia zegoen eta hura administrari laguntzaileek ateratzen zuten aurrera, baina ez zitzaien ez ordaintzen, ez onartzen. Denboraren poderioz, lanpostu gehiago atera dira eta emakume asko sartu dira oposizioen bidez. Nik esango nu­ke Administrazioan, orokorrean, ema­ku­meak sartzen direla A eta B tal­deetan, eta leku askotan buruzagitzako lan­pos­tuetan daudela. Administrazioan lan egi­tea, beharbada, errazagoa da ema­ku­meontzat, esaterako, kontziliazioa bertan enpresa pribatuan baino errazagoa de­­lako. Nolanahi ere, jakina, oraindik gau­za asko aldatu behar dira, zeren eta, ad­ministrazioan emakume asko egonda ere, beste toki batzuetan bezala hemen ere lehengo rolek segitzen dute: gizonek gehiago hitz egiten dute, euren esanek pisu handiagoa dute…”. Irakasleen eta AZP­ko langileen ezberdintasuna ere na­baria da oraindik, “nahiz eta AZPko lan­gileak buruzagitzako lanpostua izan”.

 

Inklusiboa 

Hizkuntza modu inklusiboan erabil­tzea beste urrats bat da gizonen eta ema­ku­meen arteko parekidetasunerantz. “Bil­bo­ko Ingeniaritza eskola, adibidez, due­la gutxi arte izan da «Escuela de In­ge­nieros de Bilbao»”, kontatu digu zamu­dioz­tarrak. Hizkuntzaren erabilera ego­kia jasotzen duten liburuak argitaratu di­tu unibertsitateak, eta ikastaroak ere eman dira. “Bertsio luzeak egin dira, la­bu­rrak… Orokorrean, ahalegina egiten da unibertsitatearen idazki guztietan hiz­kuntza inklusiboa erabiltzeko, baina zer­bitzu batean edo bestean dagoen lan­gilearen borondatearen arabera ere iza­ten da. Beraz, egunerokotasunean kon­turatzen zara idazki batzuek ez du­te­la hizkuntza inklusiboa kontuan har­tzen, baina gero eta gutxiago dira. Esa­te baterako, «los profesores» idatzi be­ha­rrean, «el profesorado» idatzi daite­ke”. “Gu­re kasuan, ikasgelako gehienok ema­ku­mezkoak bagara, genero femeninoa era­biltzen dugu hitz egiteko orduan, eta ez da arazorik izaten”, gaineratu du Vi­ca­riok. “Are gehiago, Arte Ederretan gero eta gehiago hitz egiten da «e» erabilita, ikasleen artean ez binario asko daudelako. Norbera bultzatuta sentitzeko modua da”. 

Larrabeitiren ustez, unibertsitatearen helburuetako bat izan behar da pare­kidetasuna arlo guztietan ezartzen. “AZPkook albo batera uzten gaituzte ho­nelako gaietan; hala ere, pentsatzen dut lan handia egin ahal dugula administrazio mailan nahiz irakaskuntza bera hobetzen laguntzen eta berdintasunera heltzen. AZPko oso lagun gutxi izaten dira era­bakitzeko tokietan edo batzordeetan, eta uste dut erabakiak hartzeko momen­tuetan gure iritzia ere kontuan hartzekoa dela”. Era berean, azpimarratu du uniber­tsi­tateak lan egin behar duela ikasleek txiki-txikitatik jakiteko nahi dutena izan ahal direla. “Adibidez, karrera Informatika deitzen zenean neskak zeuden ikas­ge­letan; Ingeniaritza Informatikoa de­nean, gutxiago. Hori guztia apurtu be­har da txikitatik, eta umeei adierazi ez dau­dela gizonen eta emakumeen lanak”.   

 

L: “AZPkook lan handia egin dezakegu irakaskuntza hobetzen laguntzen eta berdintasunera heltzen"

 

Emakumezko erreferente gehiago ikus­gai egitea ezinbestekoa da, eta, Vica­rioren iritziz, lan egiteko modu berria sus­tatu. “Talde-lana eta sareak gero eta ohikoagoak dira artisten artean, eta gure fakultateak horretan lagundu due­la egia bada ere, gehiago egin behar du­gu. Ulertu behar da zinemagintzan eta arte­gintzan orain arte egon diren formatu indi­bidualistek eta estratifikatuek ez du­tela funtzionatzen, eta sistema horietan ezin dugula gure bizitza sozialarekin eta fa­miliarrarekin bat egin, estrukturara mol­datu behar delako eta makina bi­hurtu. Ema­kumezko zinemagileok oso argi dugu ez dugula beste gizonezko zinemagile bat izan nahi. Horri lotuta, urte batzuk di­ra artegintzan beste ere­du bat sortzen da­bilela, non talde-lana hobesten den, eran­tzukizunak eta be­harrak banatzen diren eta bizi izatea eta sortzea posible diren”.     

 

V: “Urte batzuk dira artegintzan besteeredu bat sortzen dabilela, non talde-lana hobesten den”

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).