Sariketak bertsolari gazteak plazaratzen laguntzea du helburu, baita euskalgintzari eta kulturgintzari ekarpena egitea ere. Txapelketan zortzi taldek hartuko dute parte: Arratia, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri/Ezkerraldea/Meatzaldea, Hego Uribe, Lea-Artibai, Uribe Butroe/Txorierri eta Uribe Kosta; 50 bertsolari gaztek baino gehiagok.
Esan moduan, gaur lehen saioa egiten dabiltza Markina-Xemeinen; bigarrena azaroaren 9an izango da Leioan; hirugarrena, azaroaren 10ean, Bilbon; eta laugarrena, azaroaren 16an, Mungian. Azken horretan, Uribe Butroe/Txorierriko eta Enkarterri/Ezkerraldea/Meatzaldeko bertsolari gazteak ibiliko dira bat-batean. Finalaurrekoak Zornotzan eta Barakaldon egingo dira azaroaren 21ean eta 23an hurrenez hurren, eta finala abenduaren 1ean, BBK Aretoan, Bilbon. Finalean, 30 urtean txapelketan parte hartu duten goi mailako zortzi bertsolari batuko dira, bakoitz bere eskualdearen ordezkari, eta haien artean Larrabetzuko Etxahun Lekue izango da.
Bestalde, kanporaketetako ikusleak ikastetxeetan bertsolaritza lantzen dabiltzan gaztetxoak izango dira, eta finalaurrekoetako publikoa, euskara-ikasleak. Publikoari finalera joateko hura gozatzeko gonbidapena egin diote antolatzaileek. Informazio gehiago hemen.