Koopera

t eta a: Caritas 2023ko urt. 18a, 14:50

Caritas Bizkaiak sustatutako gizarte-ekimeneko kooperatibek eta gizarteratze-enpresek osatzen dute Koopera. Haren helburua da gizarte-bazterketako egoeran edo arriskuan dauden pertsonak laneratzea eta gizarteratzea, hainbat esparrutako jarduerak eginez: ingurumen-zerbitzuak, berrerabiltzea eta birziklapena (nagusiki kontsumo osteko ehungintzan), kontsumo jasangarria, prestakuntza, pertsonenganako arreta eta helburu hori betetzen lagun dezaketen beste jarduera batzuk. Caritaseko 500 boluntariori baino gehiagori esker da posible proiektu hau garatzea.

Nora joaten da Koopera Caritasen edukiontzian uzten duguna?  Zer egiten da horrekin?

Kooperako bilketa-lantaldea arduratzen da edukiontziak husteaz; astean zenbait aldiz husten dituzte, eta, urte sasoiaren arabera (armairuak aldatzeko sasoiak…), bilketa-maiztasuna moldatzen dute. Handik, berrerabili eta birziklatzeko Mungiako hautaketa- eta sailkatze-instalazioetara eramaten da, KooperaReusing Centerrera, alegia. Arropa, oinetakoak, liburuak, jostailuak eta etxetresna elektriko eta gailu elektroniko txikiak jasotzen dira batez ere.

Behin instalaziora iritsitakoan, produktu guztiak tratatu, prozesatu eta prestatzen dira, berrerabili edo birziklatzeko. Arropari dagokionez, jasotakoa tratamendu- eta prozesatze-zirkuitora pasatzen da, non aztertu, sailkatu eta aukeratu egiten den, zein janzki-mota den, zer egoeratan dagoen edo zein sasoitan erabiltzeko den kontuan hartuta.

Zer dira Koopera Store direlakoak (Koopera dendak)?

Bigarren eskuko arropa-dendak dira familia osoarentzat. Aukeraz beteta egoten dira, eta estilo askotarikoetako jantziak izaten dira, benetako vintage arropa edo diseinatzaile handien markak ere bai. Bizkaian 11 Koopera Store daude.

Bezeroei esker, kontzientzia soziala eta ekologikoa duen proiektua finantzatzen eta akibatzen da. Kontzientzia sozialekoa, haien erosketek gizarteratzeko lanpostuak sortzen dituztelako; eta ekologikoa, bigarren aukera bat ematen diegulako berrerabiltzeko egoera paregabean dauden jantziei, eta, hala, ingurumenarentzat mehatxua eragingo luketen janzki berriak sortzea eragozten delako.

Non daude edukiontziak Txorierrin?

Derio:

  • Gernikako Arbola 4 (2 edukiontzi)
  • Bestorrene 7

Larrabetzu:

  • Lehendakari Agirre kalea- Frontoia

Lezama:

  • Garaioltza kalea 78
  • Frontoiaren atzean

Loiu:

  • Zabaloetxe etorbidea, aparkalekuaren ondoan
  • Larrondo

Sondika:

  • Jose A. Agirre Lehendakaria 37
  • Errementeria – Kultur Aretoa

Zamudio:

  • Psikiatria ospitalea. Errehabilitazio unitatea 45
  • Elexalde plaza, elizaren ondoan
  • Ganekogorta 2

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).