Nire bizitzako istorioa

t eta a: Izadi Urrutia (1.G) 2023ko uzt. 27a, 09:50

Balio etikoetan oinarritutako ipuin-lehiaketa egin da Txorierriko Institutuan. Lehiaketa antolatzea otu zitzaien filosofia eta balio etikoak irakasten dituzten irakasleei, hurrengo hauek jorratzeko: sormena, enpatia, autoestimua, introspekzioa eta idazmena. Aurtengo gaia bullyinga izan da. Uztailetik aurrera irabazleen ipuinak argitaratuko dira Aikor! aldizkarian eta www.aikor.eus webgunean.

Amaia naiz, 13 urte ditut eta lesbiana naiz. Orain dela gutxi da Mungiara etorri

naizela bizitzera. Egia esanda, ez dut gogo askorik institutora hasteko. Nire lehengo

institutoan ez nuen lagun askorik, ikasleengandik bullying-a jasotzen nuen lesbiana

izateagaitik, eta ez dut nahi instituto honetan berdina gertatzea.

Zorionez eta zoritxarrez aldi berean, nire aitak, Igorrek, txikitan bullying-a jasotzen

zuen eta berak gomendio asko eman dizkit horri aurre egiteko. Familako inork ez du nire

egoera ulertzen, nire aitak izan ezik, eta ezin diet erakutsi zelan sentitzen naizen.

Bi egun geraogo…

Gaur eskolara hasi naiz eta lotsa asko pasatu dut klasearen aurrean aurkeztu behar

nintzenean. Zortea eduki nuen, irakaslea, Maitane, harrigarria zelako. Hasieran, ikasle

guztiak atseginak zirela ematen zuen eta, bai, hala zen. Baina, lesbiana nintzela esan

nuenean klaseko talde batek arraro begiratzen hasi zitzaizkidaten eta ezberdin tratatzen

hasi ziren. Beti bezala…

Aste batzuen ondoren…

Gaur hasi da nire amets gaiztoa. Ahozko jazarpenarekin hasi dira, niri mehatxuak

egiten eta iraintzen; institutora sartu baino lehen, jolatorduan eta klaseen ondoren. Aitak,

beti esan dit horreako jazarpenei kasurik ez egitea. Esan eta egin, ez nien kasurik egin,

baina niri iraintzen eta nirekin sartzen jarraitu zuten.

Bi hilabete geroago…

Aitari kontatu nionean egiten zidatena, besarkatu egin ninduen eta denborarekin,

konturatu nintzen bere besarkadekin babesago sentitzen nintzela; asko eskertzen nizkion.

Nire ikaskideak konturatu zirenean ez zutela ezer lortzen niri iraintzen edo

mehatxuak egiten, beste modu batera etorri ziren nire bila. Bat batean, nire mugikorrean pila

bat mezu nituen eta arraro egin zitzaidan, ez nuelako jende askorekin hitz egiten; baina

mugikorra hartzean ulertu nuen guztia. Klaseko talde hori zen, orain mugikorraren bidez

iraintzen, mehatxuak egiten eta sare-sozialetan kontu faltsuak egiten niri buruz, hau da,

ziberbullying-a.

Aitaren bigarren gomendiaoari jarraitu nion, kontuak blokeatzea. Blokeatu nituen eta

ez nituen irainak eta mehatxuak berriro jaso telefonoaren bidez. Beste kontua da

sare-sozialetako niri buruzko kontu faltsuak; horrekin ezin dut ezer egin, bakarrik espero dut

ia inork ez ikustea.

6 hilabete geroago…

Hau ez nuen lehenago jaso eta jazarpenik txarrena da niretzat. Jazarpen fisikoa.

Patioan eta eskola amitzean gertatu zitzaidan. Gelako talde horrek patioan korro batean

inguratu zidaten eta taldeko nagusienak eta indartsuenak jipoitzen hasi zitzaizkidaten;

eskolatik irtetzerakoan berdin, bultzadaka eta jotzen. Etxera heltzean lurrera jauzi nintzen

jarraian eta aitak hartu ninduenean ikusi zuen moratoiez betea nengoela eta larritu egin zen.

Aitak ez zekien zer egin eta eskolara joaten jarraitu behar nuen berak zerbait pentsatu harte.

3 aste ondoren…

Etxera gero eta txarrago heltzen nengoen eta aitak oraindik ez zekien zer egin, baina

zorionez egun batean (ez dut inoiz ahaztuko egun hori) klaseko beste pertsona batzuk nire

jazarpenak ikusten zituzten eta ezin zutelez gehiago jasan, niregana etorri ziren laguntzera.

Hortik geroztik, ez nintzen bakarrik geratu berriro, eta taldeko txar horiek ez zidaten berriro

jazarpenik egin eta aitak eta nik asko eskertu genien. Gero, lagunik onenak egin ginen

betirako.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).