Herritarrentzako informaziorako eta berreskuratze integralerako arreta ematen da Bilboko zentroan. Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, zentrora bertara joan daiteke (Ledesma 10 bis, 7. solairua), 900 840 977 telefono-zenbakira deitu, atencionviolenciasexual@bizkaia.eus helbide elektronikora idatzi, edo webguneko txatera jo (https://www.bizkaia.eus/eu/
Beste alde batetik, krisi-egoeretarako arreta zentro konfidentzialean ematen da, eta bertan eskaintzen dira larrialdi egoeretan esku hartzea (24/7), informazioa eta aholkularitza (24/7), aldi baterako ostatua, banakako arreta psikologikoa, aholkularitza soziojuridikoa, gizarte-arreta, garraioa eta itzulpengintza.
Teresa Laespadak, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru-diputatuak, adierazi duenez, “zerbitzu honetan artatzen diren emakumeek euren erabakiak hartuko dituzte, eta horiek errespetatuko dira, ikuspegi feminista duten diziplina anitzeko profesionalek osatutako talde batek lagunduta. Taldearen baitan daude psikologian, zuzenbidean, gizarte-lanean, gizarte-hezkuntzan eta gizarteratzean esperientzia duten 20 profesional inguru.
Aldundiak jakinarazitako datuen arabera, abendutik hona 263 kontsulta jaso dituzte, eta 105 kasutan espedientea ireki eta biktimarentzako laguntza abiarazi da. Kasuen % 30ean erasotzailea biktimaren familia-ingurunekoa zen, % 40an biktimaren ingurukoa –lagun-taldekoa, lanekoa, aisialdi-taldekoa…–, eta % 30ean ezezaguna. Bestalde, urtarriletik ekainera bitartean 113 pertsonari eman diete arreta. Horietatik, 26 adingabeak ziren, eta 87 helduak. Helduei dagokienez, 69 sexu-erasoen biktimak izan ziren, eta gainerakoak, biktimaren ingurukoak.