Azaldutakoaren arabera, kontratuaren barne dago hondakin hauek batzea: errefusa, paper-kartoia, organikoa, pilak, olioa eta tamaina handiko hondakinak. “Horiek tratamendu-instalazio publikoetara edo erdipublikoetara eramango dira, edo gure udalerrietatik gertuen daudenetara”. Mankomunitatearen esanetan, kontratu berriak hainbat hobekuntza ekarriko ditu. Hala ere, “horietako batzuk ez dira berehala ezarriko, denborarekin ikusiko baitira”.
Besteak beste, edukiontziak berrituko dira: 500 edukiontzi baino gehiago jarriko dira, eta, ondorioz, gainerako hondakinak, errefusa eta kartoi-papera batzeko edukiontziak kenduko dira, hondatuta egonez gero. “Olioen eta pilen edukiontzien ordez beste batzuk jarriko dira, eta horiei gehituko zaizkie Mankomunitateak ipiniko dituen 100 edukiontzi marroi baino gehiago. Edukiontzi marroiak egungoak baino handiagoak izango dira eta txartel bidez irekiko dira”. Errefusa, paper-kartoia, organikoa eta erabilitako olioa batzeko edukiontziek, bestalde, tag bat izango dute. “Fitxa biribila eta beltza da, zenbaki bat duena eta edukiontziaren kanpoaldean egongo dena. Edukiontzia identifikatzeko balio du. Hortaz, edukiontzia beteta, apurtuta edo lekuz aldatuta dagoela jakinarazteko, komeni da Mankomunitateari identifikazio-zenbakia esatea”.
Azkenik, Mankomunitateak jakinarazi du ibilgailu-flotaren eta makineriaren zati bat berrituko dela. “Ekipo berriek CO2 eta konposatu gutxiago isuriko dute atmosferara. Era berean, erregaia aurrezteko sistemak, ura aurrezteko gailuak izango dituzte eta intsonorizatuta egongo dira”.