Ekimen honi esker, egitasmo solidarioa antolatzen da udalerrian, eta, era berean, etxean erabiltzen ez diren jostailuei bigarren bizitza edo erabilera ematen zaie, birziklatzea eta jasangarritasuna bultzatuz. Hori dela eta, laguntzeko gogoa piztu da Txorierri Institutuan, eta Agenda 2030eko egitasmoekin bat eginda, hango ikasleek ere jostailuak batzeko kanpaina antolatu dute. Ikasleak sentikor bihurtzeko eta haiekin lan egiteko, PAI Bitartean zerbitzuko arduradunak birritan izan gara institutuan, eta egitasmoaren nondik norakoak azaldu dizkiegu. Lehen hitzaldia Batxilergoko ikasleentzat izan zen, eta animatu genituen jostailuak biltzeko eta banatzeko txandetan parte hartzera. Bigarren hitzaldian, bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen mailako ikasleek hartu zuten parte, zeintzuk institutuko jostailu-bilketan protagonista nagusiak izan baitziren.
Horrela, ekimen biak batuz, oihartzun handiagoa lortu da, eta oso jostailu-kopuru handia batu dugu. Jostailuak beharrizana duten pertsonen artean banatu dira, baita tanta hotzak kaltetu dituen Valentziako pertsonen artean ere. PAI Bitartean zerbitzuko arduradunek oso positibotzat jotzen ditugu institutuko ikasleek erakutsitako interesa eta egindako ekarpena, eta espero dugu kolaborazioa hurrengo urteetan errepikatzea.