EMAUS

Emaus eta EHU: unibertsitatea truke-gune bihurtu, eraldatu dadin

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 20a, 12:59

Maiatzaren 7an, V. Truke Azoka egin genuen Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean, Emaus Gizarte Fundazioak Gizarte Hezkuntzako Graduarekin elkarlanean antolatuta. Azoka truke-egitasmoa izatetik haratago doa: Emausek eta unibertsitateak 2016tik hona aurrera eramaten duten elkarlanaren emaitza da, eta helburu du unibertsitate eraldatzailea eta kritikoa eraikitzea, ingurunearekin konprometituta dagoena.

Emausek ia hamarkada bat darama Gizarte Hezkuntzako Graduko irakasleekin elkarlanean, ikasleei ikasgelatik kanpoko ikaste-esperientziak hurbiltzeko, lurraldeko gizarte-errealitatearekin lotuta daudenak eta parte hartzeko metodologiak dituztenak. Truke Azoka ikuspegi horretatik hain zuzen sortu zen, eta Ikaste eta Zerbi- tzuaren pedagogia eta Gizarte Ekonomia Solidarioaren balioak uztartzen ditu.

Aurten, hainbat fakultatetako 90 per- tsona inguru batu dira azokan –Hezkun- tza, Arte Ederrak eta Gizarte eta Komunikazio Zientziak–, eta 150 truke baino gehiago egin dira, besteak beste, arropa eta liburuak. Egitasmoaren helburua da kontsumo arduratsua eta ondasunen berrerabilpena bultzatzea, eta, batez ere, ikasleak gaur egungo ekonomia ereduaren gizarte- eta ingurumen-eraginekiko sentikor bihurtzea. Baina prozesua ekitaldiaren eguna baino askoz lehenago hasten da. Aurretik, Emausek sentsibilizazio-tailerrak egiten ditu Gizarte Ekonomia Solidarioari buruz, gizarte-taldeekin elkar-tzea errazten du eta ikasleei laguntzen die azoka antolatzen: komunikazio-kanpaina, objektuak biltzea eta ekintzak planifika- tzea, adibidez, musika-bingoa, photocall-a eta hausnarketarako guneak.

Ikuspegi horri esker, ikasleek praktikatik ikasten dute, gaitasun giltzarriak garatzen dituzte, adibidez, gizarte-komunikazioa, eta, gehienbat, talde-aldaketaren parte aktibo sentitzen dira. Prozesuaren baitan, Emausek Derion duen eguneko zentroa ere bisitatu zuten, eta, erakundearen gizarte-inklusiorako proiektuak ezagutzeaz gainera, azokan berrerabil- tzeko objektuak jaso zituzten bertan.

Urte hauetan guztietan, 70 ikasle eta irakasle konprometituk baino gehiagok parte hartu dute esperientzian, Emauseko lantaldeak lagunduta. Emaitza da unibertsitate-komunitatean benetako eragina duen heziketa-ekimena eta unibertsitatearen eta lurraldearen artean zubiak eraiki ahal diren erakusgarri zehatza. Truke Azoka oso harrera ona duen egitasmoa da, eta, horregatik, denboran iraungo duen zantzua du. Izan ere, hainbat fakultatetako irakasleek adierazi dute egitasmoarekin bat egiteko interesa dutela eta ikasleak alternatiba solidarioak eta jasangarriak sustatzeko ekintzetan parte hartzera animatu nahi dituztela. Emauseko lantaldeko kideok, bestalde, jarrai- tzen dugu munduari zabalik dagoen unibertsitate baten aldeko apustua egiten, inguruari entzun eta hitz egiten dion unibertsitate baten alde, ulertzen duena hezkuntza edukiak helaraztea ez ezik, gizartea eraldatzeko tresna ere badela. 

Beste alde batetik, gogo handiz heltzen diogu ekimena unibertsitatetik gune komunitarioetara eramateko aukerari, esaterako, Derioko jaietara. Truke-azokak jaietan eta auzoetan bultzatzea aukera bikaina izan daiteke egunerokotasunetik berrerabilpena, auzokideen arteko topaketa eta ekonomia justuagoa sustatzeko. Halako azokek objektuak trukatzea bultzatzen dute, baina baita balioak, ezagutza eta loturak trukatzea ere. Egitasmoa auzoetara eramaten bada, ahalbidetzen da adin, kultura eta jatorri guztietako pertsonek parte hartzea eta sustatzen dira elkarren zaintza, ekonomia zirkularra eta komunitatea sendotzea. Gauza da gune eskuragarriak, eraldatzaileak eta jasangarriak sortzea, zeinetan jaia, hezkuntza eta kolektiboa uztartzen baitira eta trukatutako objektu bakoitzak elkarlanari eta gizarte- eta ingurumen-konpromisoari buruzko istorio bat kontatzen duen. Eta zu, animatuko zara hurrengo Truke Azokan parte hartzera?