Azken bolada honetan, krisiari buruz hitz egiten dugu guztiok, eta batzuetan ez daukagu argi zeintzuk diren haren arrazoiak edo ondorioak. Joseba Barandiaran ekonomialariak hitzaldi bat eman du, Lagatzu Zamudioko euskara elkartearen eskutik, gai honi buruzko argitasunak emateko.
Zelan sortu da krisia?
Krisia finantza arloan sortu da. Jendeak maileguak merke-merke lortzeko aukera izan du, eta bankuek ere interesa izan dute hori hala izan dadin. Horrek haz-kunde itzela sortu du eraikuntzan, prezioek ere gora egin dute eta ondorioz, abe-rastasun irudipena izan dute herritarrek. Beraz, kontsumo eta inbertsioa piztu egin dira, burbuila lehertu arte.
Eta burbuila zelan lehertzen da?
Espainian, burbuila martxan egon denean, atzerriko aurrezkiak bertaratu, eta batez ere etxebizitzara bideratu dira. Baina aurrezkiak itzuli egin behar dira momenturen batean. Antzeko gauza bat gertatu da Estatu Batuetan: ea mailegu gehiegi eman dituzten galdetzen diote euren buruari, eta zalantzak hasten dira orduan. Olatua Ameriketan hasi eta hona beranduago ailegatu zaigu.
Noren errua da?
Zaila da, krisia hainbat arrazoik eragin dutelako; hau da, guztion errua da. Eran-tzukizunaren zati bat bankuena da, baina ez bakarra, jendeak pentsatzen duen moduan. Zenbait etxebizitza saldu eta erosi egin dira, eta negozio horietan en-presa eta partikularrak ibili dira. Erakunde publikoek ere badute zer esan. Izan ere, hainbat lurzoru birkalifikatu egin dituzte dirutzaren truke, eta plangintza asko ordaindu dituzte horri esker. Gainera, ez dituzte bankuak arretaz kontro-latu.
Non gaude momentu honetan?
Euskal Herria Espainia baino hobeto dabil, baina Europa baino okerrago. Langa-bezia handiagoa da, gaur egun askoz zailagoa da etxebizitza erostea, eta enpre-sek, baliabide gutxiago izan arren, lehian jarraitu behar dute. Erakunde publikoei dagokienez, diru gutxiago dutenez, gastu soziala murriztu dute.
Eta nora goaz?
Gure esku dago. Hainbat aldagai hartu behar dira kontuan. Gu beste batzuk baino hobeto bizi gara, eta, horrela jarraitu nahi izanez gero, beste lekuetan egiten ez diren gauzak geuk egiten ikasi behar dugu, hau da, berriztatzaileak izan behar dugu. Orain arte ohiko industriak izan direnak kanpora eramango dira eta indus-tria berritzaileak hasiko dira lanean. Teknologian dago gakoa.
Krisiaren arrazoietako bat eredu ekonomikoa omen da, baina hori ez da za-lantzan jartzen, ezta?
Zer da eredu ekonomikoa? Batzuek diote eredu kapitalista dela; beste batzuek eredu kapitalista onartu eta hazkunde ekonomikoaz hitz egiten dute. Agian eredu kapitalista ez da zuzena, baina zein da beste aukera? Nik ez dut ezagutzen jendearen atxikimendua lortzen duen beste bat. Garapen-bidean dauden herrial-deak gure ereduari jarraitu nahian dabiltza: Txina, Brasil.... Zalantzak sortzen dira, batez ere ikuspuntu ekologiko batetik, baina munduan botere osoa duen erakunderik ez dagoenez, ez da erabaki bateraturik hartzen, eta konponbidea zaila da. Planetaren jasangarritasunaren mesedetan, prest egongo ginateke geure kotxeetakoren bat kentzeko, txinatarrek auto bat izan dezaten, eta munduko ko-txe-kopurua handiagoa izan ez dadin? Egoera honek planetaren galbidera era-maten gaitu.
Bankuei ikaragarrizko diru-laguntzak eman zaizkien arren, oraindik dirua irabazten jarraitzen dute. Benetan behar-beharrezkoak ziren diru-laguntzok?
Bai. Estatuan aurrezki kutxei eman zaie laguntza; besteei —esaterako, BBVAri edo Santanderri, ordea, bat ere ez. Aurrezki kutxa horien atzean familiak eta en-presak daude, gizartea bera, azken batean. Beste alde batetik, esan beharra dago finantza arloak garrantzi handia duela ekonomian, eta hori kezkagarria da. Nire ustez, erakunde publikoek zorrotzago kontrolatu behar lukete finantza arloa.
Noiz bukatuko da krisia? Zelan ikusten duzu etorkizuna?
Krisia esparru guztietan dago. Baloreen krisian ere murgilduta gaude, kontsu-moari izugarrizko garrantzia ematen diogu, lan kultura galtzen ari da, elkarta-suna bultzatu behar da. Ez dakit krisia noiz emango den bukatutzat. Ziurrenik etorkizunean ez gara hain ausartak izango dirua inbertitzen, baina hori ona da berez. Gero eta hobeto goaz, baina bide luzea dugu krisitik ateratzeko.