Arbel digitalak, Zamudioko ikasgela guztietan

Aikor aldizkaria 2014ko urt. 27a, 14:01
Arbel digitalak ezarri dira Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasgeletan, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak bultzaturik aurrera eraman den “Eskola 2.0” egitasmoaren barruan. Pozik hartu dute neurria bai irakasleek, bai ikasleek, eta, neurri horren abantailak ikusita, Lehen Hezkuntzako ikasgela guztietan ezartzea erabaki dute Zamudioko eskolan. Era berean, arbel digital eramangarri bat hartu dute Haur Hezkuntzako ikasleentzat. Irakasleek ahalegin handia egin dute arbel berrietara egokitzeko. Baina Belen Mellado eskolako zuzendariaren arabera, arbelok abantailak baino ez dizkiete ekarri. “Interakzioa sortzen da irakasle eta ikasleen artean. Lehen, ikasleei azal-penak emateko, eta zer esaten ari ginen ikus zezaten, liburua hartu eta horren orriak erakutsi behar genituen, ikasgela osoari begira geundela. Ez zen egokia, eta ikasleren bat galtzea ekar zezakeen. Orain, berriz, arbelean bertan ikus de-zakete liburuan dutena, eta arazo barik jarraitu ahal diete azalpenei”. Ez da hori onura bakarra. Melladok azaldu digunez, edozein irakasgai eman daiteke arbel digitala erabiliz, eta, aldi berean leiho bat baino gehiago irekita eduki ahal izateaz gainera, edozein unetan sar daiteke Interneten informazio bila. Eskolak erakargarriagoak dira, eta talde lana bultzatzen da. “Aukera ema-ten digu beste talde batzuek egin duten lana ikusteko, eta irakasleok graba de-zakegu eskola, eta beste egunen batean berriro jarri”. Informazioaren eta ko-munikazioaren teknologiak (IKT) ikasgelan bertan indartzen dira, eta eskolan parte hartzera bultzatzen ditu ikasleak. “Askotariko baliabideak erabiltzen dira, eta, horren ondorioz, handiagoa da ulermen maila, errazagoak errepasoak. Arazoak dituzten ikasleentzat ere baditu abantailak, soinuak erabil daitezkee-lako edo handitu daitekeelako letra-tamaina”. Hiru osagai ditu arbel digitalak: arbel zuri bat, ordenagailu bat eta proiekta-gailu bat. Arbeletarako errotuladoreak edo arkatz digitalak erabiliz idatz dai-teke bertan. Arbela ohiko eran nahiz modu digitalean erabil daiteke. Arbel digi-talak eskolako ikasgela guztietan ezartzeko inbertsioaren heren bi Zamudioko Guraso Elkarteak ordaindu du, eta bat, eskolak.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).