Horretarako, gau magiko horren inguruan, Txorierrin antzina egon ziren errituak ikertu zituen Guezuragak. Suaren erritua eta bere esanahia ez ezik, beste ohitura batzuk ere azaldu ziren, hala nola lore-sortari eta urari lotutakoak. “Lore- eta ortuari-sortak prestatzen ziren, esate baterako, eta San Joan eguneko goizean iturrira joateko ohitura zegoen, ur berria etxera eraman eta hura edateko”.
Bertokok konpromiso handia du euskal musika eta kulturarekin, eta kideek Hiru Bat taldeko dantzariekin batera ilusioz hartu zuten parte ikuskizunean. “Hala ere, batzuk ezin izan ziren ekitaldian egon, San Joan gauean familia baserrian batzen da-eta sua pizteko. Egia esan, pozgarria da hori, izan ere, errituak oraindik bizirik dagoela adierazten du”.