Amelia Tiganus, aktibista

“Ez nengoen lasai jakinda nire historia behin eta berriro errepikatzen zela”

a: Cèlia Atset 2023ko ots. 27a, 12:02

Zapata Gorriak talde feministak antolatuta, Amelia Tiganusek La revuelta de las putas liburua aurkeztu du otsailean Zamudion. Bere esperientziatik abiatuta, pertsonala politikoa den ideia helarazten digu, eta hausnarketa sakona egiten du prostituzio-sistemaren inguruan.

Prostituzioak 5 milioi euro sortzen ditu egunean Espainian.

Zifra handiagoa da, datua prostituzioa onlineko plataformetara ailegatu baino lehenagokoa da eta. Arma- eta droga-trafikoarekin batera, sexu-esplotazioaren industria kriminala da zilegi ez den mun­duko industriarik errentagarrietako bat. Ez da hautu pertsonal bat, edo ekonomia lo­kala; multinazional kriminala da eta por­nografia eta gizarte sareak baliatzen ditu. Hortaz, egungo neska gaztetxoek guk jaso genuen mezu bera jasotzen du­te, baina hamaika aldiz errepikatuta: gi­zonengan sexu-desira eragitea da in­por­tanteena. Diru-kopuru itzel horiek lor­tzen jarraitzeko, lehengaia behar dute eta horregatik ekoizten dituzte putak in­dustria-eskalan. Baita putazaleak ere, industria kriminal hau finantzatu deza­ten. Espainia da putazale gehien dituen Eu­ropako herrialdea, eta munduko hi­rugarrena: hamar gizonetik batek aitortu du ordaintzen duela emakume bati zakila sar­tzeko. Emakume horrek ez du sexurik na­hi; dirua behar du. 

 

“Diru-kopuru itzel horiek lortzen jarraitzeko, putak industria-eskalan ekoizten dituzte”

 

Zer da prostituzioa abolitzea?

Debekutik bereizi behar da. Debeka­tze-eredua da kontserbadorea eta hipokri­ta; prostituzioa ikusgai ez izatea du asmo bakarra, eta aktore guztiak zigortzen di­tuela esan arren, bakarrik emakumeak zi­gortzen ditu. Ez du giza eskubideei lo­tutako ikuspegirik. Abolizionistok, be­rriz, aldarrikatzen dugu prostituzioan dau­den edo egoteko arriskuan dauden ema­kumeen eskubideak bermatzea eta umeak babestea. Guk ez dugu esku­bi­detzat jotzen zergak ordaintzea gi­zo­nek guri zakila sartzeagatik, orduan Es­tatua proxeneta handia bilakatuko li­tzatekeelako. Guk aldarrikatzen dugu etxe­bizitza, laguntza ekonomikoa, heziketa, te­rapia, aholkularitza juridikoa, lana… eta pros­titutak despenalizatzea. Era berean, proxenetismo-mota guztiak jazarri eta zi­gortu ditzaten nahi dugu, eta biktimak ba­bestu. Gure ustez, putazaleek ere eran­tzukizuna dute: sexu-erasotzaileak dira eta bortxatzaileengandik bereizten dituen bakarra billete bat da. Politika publiko ho­riek ezartzeak eta gazteak hezteak onura ekarriko diote gizarte osoari. Suedia dugu adibide: prostituzioak jarraitzen du, baina oso txikia da, eta gazteentzat pentsaezina da sexuaren truke ordaintzea. 

 

“Prostituzioan dauden edo egoteko arriskuan dauden emakumeen eskubideak bermatzea aldarrikatzen dugu”

 

Lan egiteko eskubidearen alde­koa da Prostituzioaren abolizioak kalte­tu­takoen plataforma.

Plataforma hori osatzen dute prosti­tuzio-etxeetako jabeek edo proxenetek, pu­tazaleek eta libre lan egiten dutela dio­ten emakume batzuek, eta hilabeteak daramatzate nire kontra egiten. Be­re interesak “patronalarenak” dira, eta, bai noski!, nahi dugu abolizioak proxe­ne­tak eta putazaleak kaltetu ditzan. Bes­te aldetik, garrantzitsua da esatea pros­tituzioan lan egin nahi duten emakumeek le­geria abolizionistan ere lan egin ahal­ko dutela, ez garelako euren ohe az­pian ibiliko, jakiteko kobratu duten ala ez; prostituzioa lantzat hartuz gero, be­rriz, euren ohe azpian ibiliko dena Oga­suna izango da. Lobby proxenetak si­nestarazi nahi digu hau emakumeen eta ema­kumeen arteko arazoa dela, baina arazo soziala da eta erantzukizuna dute gobernariek eta, ezetz entzuteko prest ez daudenez, “bai” erosten duten gizonek. 

 

“Lobby proxenetak sinestarazi nahi digu hau emakumeen arteko arazoa dela, baina arazo soziala da”

 

Nola baloratzen duzu izapideetan dagoen pertsonen salerosketen aurka­ko legea?

Kezkagarria da arlo batzuetan. Esatera­ko, e­z du putazalea zigortzen, horrek ez badaki emakumea salerosketaren bik­ti­ma dela; eta, jakina, zaila da pertsona ba­tek dakiena eta ez dakiena frogatzea. Gainera, Europar Batasunaren aholkua da eskaerari pizgarria kentzea, eta ez du be­tetzen. Bestalde, proxenetismoaren aur­kako legea ez da guk nahi duguna, bai­na uste dugu hasiera ona dela eta es­pero dugu aurrera ateratzea. Azkenik, ni­re ustez, eta prostituzioak lege oso bat behar duen arren, galdu dugu “Bakarrik bai da bai” legean prostituzioa sexu-in­darkeriatzat jotzeko aukera. Izan ere, onespenaz gabiltzanean, hura diruak edo zaurgarritasunak akasten badu, mo­ral bikoitza sustatzen dugu: emakume ba­tzuek euren sexualitaterako eskubidea du­te, baina beste batzuek euren sexualitatea saldu behar dute, biziraun ahal izateko.  

Prostituten profila antzekoa da; pu­tazaleena, anitza. 

Hegoalde globaleko emakumeak iza­ten dira prostitutak: Ekialdeko Euro­pa­koak, latinoamerikarrak, Saharaz hego­al­de­koak… Seme-alabak eta gurasoak di­tuzte euren ardurapean. Putazaleen pro­fila definitzea askoz zailagoa da, ber­din diolako bere ideologia zein den, maila sozioekonomikoa… Nola tra­ta­tzen gintuztenaren arabera, hiru mota be­reizi ditut liburuan. Alde batetik, pu­ta­zale zintzoak daudela esaten didaten­en­gan pentsatuta ironikoki “jatorra” dei­tu diodana dago: diruaren truke gu­re gorputza ez ezik gure afektua ere ero­si nahi dute, eta oso krudela da eu­ren zerbitzura gure gorputza ez ezik gu­re izate osoa ere ipini behar iza­tea. Bestetik, matxoa: zakila sartzen die­ten emakume-kopuruaren arabera har­tzen dute euren burua gizontzat, eta por­nografian ikusten dutena praktikan ipin­tzen dute; are gehiago, foro batzuetan ema­kumeak adinka, nazionalitateka… sail­katzen dituzte eta erronkak botatzen diz­kiote elkarri. Azkenik, sadikoa dago: ema­kumeak umiliatzea eta erasotzea gus­tatzen zaie, eta leku gutxi dituzte praktika horiek egin ahal izateko. Nolanahi ere, gaia gehiago hausnartu eta beste mota bat gehitu dut: putatan joan ez, baina pu­tetxean lagunekin kopa hartzen dutenak. Horiek ere erantzukizuna dute, zeren eta beste taberna batean baino bi edo hiru aldiz garestiagoa den kopa hori hartzen duten bitartean, merkantzia ikusi eta ukitu ahal baitute.

Zein da gizartearen erantzukizuna?

Orain arte batez ere proxenetei buruz hitz egin ohi da, baina isiltasuna egon da putazaleen inguruan. Nondik ateratzen da emakumeak fisikoki eta emozionalki sun­tsitzen dituen dirua? Gure aitak di­ra, nebak, lagunak, auzokideak… Pros­ti­tuzioa banalizatzeari utzi behar dio­gu; emakumeei sor diegu, baina batez ere neskatoei eta mutikoei, euren erre­ferenteei begira hezten ari dira eta. Mu­tikoak enpatian hezi behar ditugu, ema­kumeak kide moduan ikus ditzaten.  

Nola heldu zenion aurre biktima izatetik aktibista izaterako prozesuari?

Gizakiok komunitatea behar dugu osorik garatzeko eta babestuta egoteko. Prostituzioan amaitzen garenon kasuan, horrek hasieratik egin du huts: 13 ur­te nituela zenbait lagunek bortxatu nin­du­ten aldi berean eta, zigor moduan, ko­munitateak marjinatu ninduen, eta kan­poratu. Prostituzioan 18 urtetik 23 urtera bi­tartean ibili nintzen, eta handik atera nintzenean suerte handia izan nuen, nigan sinetsi zuten pertsonekin topo egin nuelako. Feminismoa ezagutu, eta hitzak ipini ahal izan nizkion gertatu zitzaidanari eta aurrera jarraitu nuen: lana topatu nuen, etxebizitza, bikotekidea… Hala ere, ez nengoen lasai, banekielako nire his­toria behin eta berriro errepikatzen ze­lako: neskatoak egunero bortxatzen di­tuzte, prostituzioan amaitu daitezen, eta bitartean gizarteak beste albo batera be­giratzen du. Ni zerbitzaria nintzen taberna batean eta entzun behar nien bezeroei emakumeak prostituzioan daudela nahi dutelako, diru asko irabazten dutelako… Oso krudela iruditzen zitzaidan eta eraba­ki nuen errealitate horri aurre egin behar niola. 

 

 

 

Hurbiletik

Amelia Tiganus (Rumania, 1984) idaz­lea eta aktibista feminista da eta ikas­taroak ematen ditu prostituzioa eta sexu-indarkeria prebenitzeko, eta gizartea gaitz horiekiko sentikor bi­hurtzeko. Emargi elkartearen sor­tzaileetako bat da, zeinak sexu-es­plo­taziorik gabeko gizartea lortu na­hi duen, eta Nazioarteko Eskola Abo­lizionistaren fundatzaileetako bat ere bada. Emakumeen eta neskatoen gi­za eskubideen alde egindako lanari es­ker, hainbat sari jaso ditu: 2019an, esa­te baterako, Espainiako Berdintasun Mi­nisterioak saritu zuen, eta otsailean ber­tan Concha Tolosa saria jaso du Ciudad Realeko Diputazioaren eskutik. 

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).