Maiatza Musikala. Maiatzaren 24an, 19:30ean, Andra Mari elizan.
Altzora Sondikako euskara elkarteak antolatuta, Joseba Irazokik eta Pettik kontzertua eskainiko dute barikuan, maiatzak 24, Sondikan. Kontzertua Geltoki tabernan izango da eta 20:30ean hasiko da. Ekintza Sondikako Udalak babesten du.
Helduentzako pintura ikastaroaren lanak. Maiatzaren 20tik 31ra, erakusketa aretoan.
Urdaibai. Ekainaren 2an, 09:00etan, eskolan. Izena ematea: maiatzaren 29ra arte, liburutegian. Prezioa: 3 euro.
Udalekuetan izena ematea: maiatzaren 20tik 31ra, liburutegian.
Aurreko urteotan legez, Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak bat egin du Irakurri, Gozatu eta Oparitu kanpainarekin. Ekintza Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du hamahirugarren aldiz eta euskaraz irakurtzea sustatzea du helburu. Maiatzaren 31ra arte egingo da.
Uda gazteak egitasmoa aurkeztea: gurasoei maiatzaren 23an, 20:00etan, Zamudiotorren; eta gazteei maiatzaren 24an, 20:00etan, Gaztestazioan.