Udal liburutegian liburu bat maileguan hartu, eta hori itzultzen denean % 35eko balioa duen erosketa-txekea lortuko da. Txekea ekainaren 10era arte trukatu ahalko da Zamudio liburu-dendan.
Bestetik, Liburuaren Egunaren haritik, Liburu Rallya antolatu du Zamudioko liburutegiak. Apirilean, hainbat libururen aipuak egongo dira han eta parte-hartzaileek asmatu egin beharko dute zein liburu den. Asmatzen dutenen artean 40 euroko txekeak zozketatuko dira Zamudio liburu-dendan gastatzeko. Zozketa maiatzaren 13an, 18:00etan, egingo da.