Marrazkigintza eta pintura udal-tailerren lanak. Apirilaren 1etik 28ra, liburutegiko erakusketa-gelan.
Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Lezamako gurasoen elkarteak antolatuta eta hango udalak lagunduta, txokoa antolatu da Aste Santurako. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da eta aste bi izango dira: apirilaren 11tik 13ra eta apirilaren 19tik 22ra. Izena emateko azken eguna martxoaren 18a izango da eta hemen eman daiteke. Epea bukatu eta gero, eta gutxieneko ume-kopurua badago, aste bakoitzeko prezioa jakinaraziko da. Ondoren, astebeteko epea egongo da izena ematea bertan behera uzteko.
“Haur eta nerabeen babesa kirolean. Graduondoko amaierako lanen posterrak”. Apirilaren 13ra arte.
Argazkigintzan hastea. Apirilaren 5etik 28ra, 19:00etatik 21:00era, Kultur Birikan. DATek eta udalak antolatua.