Lezamako gurasoen elkarteak antolatuta eta hango udalak lagunduta, txokoa antolatu da Aste Santurako. Ordutegia 09:00etatik 14:00etara izango da eta aste bi izango dira: apirilaren 11tik 13ra eta apirilaren 19tik 22ra. Izena emateko azken eguna martxoaren 18a izango da eta hemen eman daiteke. Epea bukatu eta gero, eta gutxieneko ume-kopurua badago, aste bakoitzeko prezioa jakinaraziko da. Ondoren, astebeteko epea egongo da izena ematea bertan behera uzteko.