Uda egitasmoan izena ematea. Maiatzaren 9tik 20ra, Anguleri kultur etxean.
Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Musika Eskolako kontzertua. Maiatzaren 11n eta 16an, 18:00etan, Anguleri kultur etxean; maiatzaren 27an, 19:00etan, Andra Mari elizan.
Bi urte daramatzagu COVID-19ak eragindako pandemiaren barruan eta apurka-apurka ohiko bizitza gabiltza berreskuratzen. Esate baterako, herriko jaiak itzuli egingo dira eta Derion Sanisidroak ospatuko dituzte maiatzaren 13tik 16ra bitartean. San Isidro Jai-batzordeak hamar urte bete ditu aurten eta egitarau oparoa prestatu du adin guztietako lagunak kalera atera daitezen eta jaiez gozatu dezaten.