Lezama Bizirik auzo elkarteak bilerara deitu die herriko eragile sozial eta politiko guztiei. “Lezaman, Egustitza inguruan, zabortegi handi bat jartzeko aukerari buruzko albisteek guztiok kezkatzen gaituzte. Udalak aurka dagoela adierazi du, eta hainbat izapide egin. Baina, mehatxu larri honen aurrean, uste dugu agian sobera ez dagoela herriko bizitza soziala dinamizatzen dugun kolektibook aztertzea egitasmoak nola eragiten digun eta zerbait egin ditzakegun”. Hitzordua astelehenean, ekainak 6, ipini dute 19:30ean, Uribarri Topalekuan.
Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.