Apirilaren lehen domekan, hilak 2, Txakolinaren Eguna egingo dute XX. aldiz Larrabetzun, eta Txorierriko txakolinaren aurkezpena eta dastatzea izango dira bertan. Ohikoa denez, azokan zazpi ekoizlek hartuko dute parte: Gorka Izagirre eta Sasikoetxe (Larrabetzu); Basalbeiti, Erdikoetxe, Garkalde eta Magalarte (Lezama); eta Magalarte Zamudio. Topa 12:00etan egingo da plazan, Iñaki Suarez herriko sommelierraren eskutik.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Areto-dantzak, patinajea eta sendabelarrak. Izena ematea: apirilaren 11tik 19ra, liburutegian.
Udal-ikastaroetan izena ematea, apirilean, 944 535 171 telefono-zenbakira deituta.
Benidormera bidaian izena ematea: apirilaren 5era arte udaletxean edo udal-aplikazioaren bidez.
“Uda gaztea” bidaian izena emateko epea: apirilaren 6ra arte, Gaztestazioan.
Gaztestazioak Aste Santurako antolatutako ekintzetan izena ematea: apirilaren 2ra arte.
Liburuaren Eguna ospatzeko, apirilean liburuen rallya egingo dute Zamudioko liburutegian. Erabiltzaileek hainbat liburuetako aipuak topatuko dituzte liburutegian, eta asmatu beharko dute zein liburutakoak diren. Asmatzen dutenen artean 40 euroko txartelak zozketatuko dituzte, Zamudioko liburu-dendan gastatu ditzaten. Gazteentzako eta helduentzako ekintza da.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |