Musika Eskolako kontzertua. Maiatzaren 11n eta 16an, 18:00etan, Anguleri kultur etxean; maiatzaren 27an, 19:00etan, Andra Mari elizan.
“Sondika Musika” ekimena bueltan da. Horrela, barikuan eta zapatuan, maiatzak 20 eta 21, musika nagusi izango da bertako txokoetan. Barikuan, Txuma Olagüe abesbatza eta talde korala kalejiran aterako dira 20:00etatik aurrera, eta zapatuan bost kontzertu izango dira herriko taberna batzuen eskutik.