Literaturaz Berbetan: Miñán lana, Amets Arzallusen eskutik. Apirilaren 27an, Anguleri kultur etxean.
Eguenean, apirilak 27, elikadura osasungarriari buruzko hitzaldia izango da 18:30ean, Kultur Birikan. Hitzaldia doakoa izango da eta gaztelaniaz egingo da. Hitzaldian azalduko dira elikadura osasungarriari lotutako gakoak zeintzuk diren, eta aholku praktikoak emango dituzte, parte-hartzaileek euren egunerokotasunean ezarri ditzaten.
Bizkargi dantza taldeak plazako dantzen ikastaroa antolatu du datozen hiletarako. Guztira bost saio egingo dira: urtarrilaren 20an, otsailaren 24an, martxoaren 17an, apirilaren 21ean eta maiatzaren 19an. Hamahiru urtetik gorako lagunentzako ikastaroa da eta esandako egunetan egingo da 18:00etatik 19:30era. Ikastaroak 30 euro balio du; 20 euro, bazkideentzat. Izena emateko eta informazio gehiagorako: 644 166 034 eta info@bizkargidantzaelkartea.eus.
Udal-ikastaroetan izena ematea, apirilean, 944 535 171 telefono-zenbakira deituta.
Liburuaren Eguna ospatzeko, apirilean liburuen rallya egingo dute Zamudioko liburutegian. Erabiltzaileek hainbat liburuetako aipuak topatuko dituzte liburutegian, eta asmatu beharko dute zein liburutakoak diren. Asmatzen dutenen artean 40 euroko txartelak zozketatuko dituzte, Zamudioko liburu-dendan gastatu ditzaten. Gazteentzako eta helduentzako ekintza da.
Ikastaroetan egindako margolanak: apirilaren 3tik 28ra, erakusketa-aretoan.
Balkoi apainduen lehiaketa. Izena ematea: apirilaren 17tik 28ra, liburutegian.
Liburuaren Eguna ospatzeko ekitaldiak: apirilaren 21etik 27ra.
Apirilaren 27an, 18:30etik 20:30era, eta maiatzaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, batukada-tailerrak izango dira Lezamako Uribarri Topalekuan, Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduta. Tailerrak antolatu ditu Moreak Lezamako talde feministak bertako udalaren laguntzarekin, eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin behar da.
Uztaila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |