Bestalde, Burrundadie Lezamako batukada taldeak deia egin du, lagun gehiago bertan parte hartzera animatu daitezen. Azkenik, jakinarazi dutenez, Palumbok “Concierto Violeta” egingo du maiatzaren 5ean, 19:30ean, Lezamako Kultur Aretoan.
Apirilaren 27an, 18:30etik 20:30era, eta maiatzaren 7an, 10:00etatik 14:00etara, batukada-tailerrak izango dira Lezamako Uribarri Topalekuan, Silvia Palumbo Argentinako kantautoreak eta aktibista feministak zuzenduta. Tailerrak antolatu ditu Moreak Lezamako talde feministak bertako udalaren laguntzarekin, eta izena ematea berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzita egin behar da.