Mupsic Derioko akademiaren musikariek Mupsicfest jaialdia egingo dute ekainaren 16an, 19:00etan, Txorierriko Baserri Antzokian. Ikasturtean ikasitakoa jendaurrean erakusteaz gainera, musikari gazteek ongintzazko kontzertua egingo dute Gure Señeak elkartearen alde. Sarrerak hiru eroan daude salgai Baserri Antzokian bertan, eta akademian (635 759 631).
Ekitaldi-sorta zabala egongo da asteburu osoan zehar, umeek zein gazteek eta nagusiek ederto pasatu dezaten. Besteak beste, idi-probak, musika, lehiaketa gastronomikoak, mendi-ibilbideak, umeentzako jolasak eta dantzak egongo dira.
Derioko Udalak jakinarazi duenez, “Uda martxan” egitasmoak antzerkia, zinema eta magia eramango ditu Deriora datozen asteetan. Guztira zazpi ikuskizun izango dira, eta guztiez doan disfrutatzeko aukera egongo da. Egitasmoa datorren astean hasiko da: ekainaren 16an, 22:00etan, Little Miss Sunshine filma euskaraz emango da kantxetan.