`Uda martxan´ ekimenak doako zazpi ikuskizun eramango ditu Deriora

a: `Little Miss Sunshine´ filma 2023ko eka. 8a, 09:31

Derioko Udalak jakinarazi duenez, “Uda martxan” egitasmoak antzerkia, zinema eta magia eramango ditu Deriora datozen asteetan. Guztira zazpi ikuskizun izango dira, eta guztiez doan disfrutatzeko aukera egongo da. Egitasmoa datorren astean hasiko da: ekainaren 16an, 22:00etan, Little Miss Sunshine filma euskaraz emango da kantxetan.

Bestalde, San Joan gauan, ekainak 23, 19:00etatik aurrera festa egongo da eskola inguruan, eta 22:30ean, Urbasa kale-ikuskizuna. Uztailaren 7an, 18:00etan, Snark kale-antzerkia izango da udako igerilekuetan, eta hilaren 21ean, 22:00etan, Padre no hay más que uno 3 filma, kantxetan. Abuztuan 26an, Tor magoaren magiaz gozatu ahalko da udako igerilekuetan, magoak bi emanaldi egingo dituela: bata, 12:00etan, eta bestea, 17:00etan. Azkenik, irailaren 1ean, 22:00etan, Encanto filma emango da kantxetan, eta irailaren 23an, 19:30ean, Kale gorrian antzerkia izango da herriko plazan.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).