Zineklub: Iratxe Fesnedak zuzendutako Lurralde hotzak filma, eta zuzendariarekin solasaldia. Ekainaren 20an, 19:00etan, osoko bileren aretoan.
Maiatza musikala. Ekainaren 20an, 19:00etan, Andra Mari elizan.
Derioko Udalak jakinarazi duenez, “Uda martxan” egitasmoak antzerkia, zinema eta magia eramango ditu Deriora datozen asteetan. Guztira zazpi ikuskizun izango dira, eta guztiez doan disfrutatzeko aukera egongo da. Egitasmoa datorren astean hasiko da: ekainaren 16an, 22:00etan, Little Miss Sunshine filma euskaraz emango da kantxetan.