GazteDeriok udaberriari ongietorria emateko jaia antolatu du zapaturako, martxoak 23. Jakinarazitakoaren arabera, egongo dira dj-saioak, kopaua eta sariak. Jaia 22:00etatik 01:30era izango da kiroldegiko frontoian, eta doako autobusa ipiniko da etxera itzultzeko. Autobusa ordu-erdiro irtengo da 00:00etatik 01:30era arte. Ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea: Uribe kalea 7, 688 769 524 eta gazteleku@derio.eus.
Loiuko Bakarrak gazteen elkarteak martxoaren 22tik 24ra bitartean azoka antolatzeko asmoa du, “herriko talentu kulturala eta sortzailea ezagutarazteko”, zabaldu dute gizarte-sareen bidez. Azoka egin ahal izateko, deia egin diete herriko artista ezagunei, eta egitasmoan parte hartzera animatu dituzte. Azokan edozein adinetako lagunek parte hartu dezakete, eta edozein talentu artistikoa erakutsi: margolaritza, dantza, kantua, idaztea… Azokan parte hartu nahi dutenek mezua bidali ahal dute loiukobakarrak@gmail.com helbidera, edo whatsappa, 695 786 116 telefono-zenbakira.