Loiuko Bakarrak gazteen elkarteak martxoaren 22tik 24ra bitartean azoka antolatzeko asmoa du, “herriko talentu kulturala eta sortzailea ezagutarazteko”, zabaldu dute gizarte-sareen bidez. Azoka egin ahal izateko, deia egin diete herriko artista ezagunei, eta egitasmoan parte hartzera animatu dituzte. Azokan edozein adinetako lagunek parte hartu dezakete, eta edozein talentu artistikoa erakutsi: margolaritza, dantza, kantua, idaztea… Azokan parte hartu nahi dutenek mezua bidali ahal dute loiukobakarrak@gmail.com helbidera, edo whatsappa, 695 786 116 telefono-zenbakira.