Lezamarrek bi hitzordu dituzte Euskaraldiarekin asteburuan. Alde batetik, barikuan, maiatzak 9, talo-tailerra eta dantza-plaza izango dira 17:00etatik aurrera, Hilario Astorki plazan. Euskaraldia 18:30ean aurkeztuko da, eta txapak banatuko dira. Gainera, 19:00etan argazkia egingo da frontoian. Beste aldetik, domekan, maiatzak 11, 17:00etan ekintza egingo da Gaztelekuan, eta 18:00etan Ana Goitiaren Katana bakarrizketa izango da Kultura Aretoan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Euskaraldiko txapak ere banatuko dira bertan.
Barikuan, maiatzaren 9, 19:30ean, Mendi biluzia dokumentala emango da Lauroetako ermitan, Loiun. Alex Txikonek egindako lana da, Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoerari buruzkoa. Txikon emanaldian bertan izango da, eta horren ostean berarekin solasaldian ibiltzeko aukera egongo da. Ekitaldia amaituta, kopaua izango da.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |