Euskaraldiari lotutako ekintzak Lezaman

Aikor aldizkaria 2025ko mai. 7a, 10:44

Lezamarrek bi hitzordu dituzte Euskaraldiarekin asteburuan. Alde batetik, barikuan, maiatzak 9, talo-tailerra eta dantza-plaza izango dira 17:00etatik aurrera, Hilario Astorki plazan. Euskaraldia 18:30ean aurkeztuko da, eta txapak banatuko dira. Gainera, 19:00etan argazkia egingo da frontoian. Beste aldetik, domekan, maiatzak 11, 17:00etan ekintza egingo da Gaztelekuan, eta 18:00etan Ana Goitiaren Katana bakarrizketa izango da Kultura Aretoan. Sarrera doakoa izango da lekua bete arte. Euskaraldiko txapak ere banatuko dira bertan.