Santiago, Santa Ana, San Ignacio eta San Esteban. Santuen izendegia ederki ezagutzen dabe Aldekoneko lagunek. Izan be, festa horreek lauak batu, eta auzotar guztiei zuzendutako ekitaldiak antolatu dabez uztailaren 24tik abuztuaren 3ra bitartean. Aikor! aldizkaria berbetan izan da jai-batzordeko kideakaz.
Herriko jai guztietan beti antolatu behar diran ekintzak dagoz. Urtero-urtero egin diralako, eta herritarrek halan eskatzen dabelako. Aldekoneko jaiak ez dira salbuespena: gastronomia-lehiaketak, idi-probak, mus txapelketa... “Horreek egiteari itxiz gero, ez ziran bertoko jaiak izangoâ€. Baina barrikuntzak be sartu behar dira jai-egitarauan, eta Aldekoneko jaiek nobedadeak be ekarriko deuskuez. Athle-ticen jokalari ohiek ‘3 x 3’ bira eramango dabe Derioko auzora uztailaren 31an, eta abuztuaren 3an artzain-txakurren txapelketa izango da San Esteban ermitaren inguruan. Horrezaz ganera, ahalegin handia egin dau jai-batzordeak aspaldian antolatzen ziran ekintzak berreskuratzen: bitsaren jaia eta mozorro lehiaketa, esate baterako. “Iaz lagun asko batu ginan ekintza horretan. Ederto pasatu genduan, mozorrorik jantzi ez ebenek be bai. Horregaitik aurten be oso arrakastatsua izango dala uste dogu, primeran pasatuko dogula. Ea jente gehiago animatzen dan!â€. Beste alde batetik, egun osoan zehar ekintzak egotea erronkatzat hartu dabela esan deuskue.
Egun bakotxean zer egongo dan aztertzea, hornitzaileakaz kontaktuan jartzea... Hainbat beharri egon behar jake adi, jaiak ondo atera daitezen. Eta hori da, hain zuzen be, gehien kostatzen dan lana. Prestaketen ardurea komisinoko hiru lagunek dabe, eta, aipatu daben moduan, ez legoke txarto laguntza gehiago jasotzea. Baina ezin dira kexatu; gainontzeko taldekideek laguntzen deutsee ekitaldiakaz, eta aurrekoan jai-batzordean egon diranen aholkuak be izaten dabez.
Aldekonekoak auzo-jaiak dira, kalean egoteko modukoak. “Oso giro ona dago. Guztiok ezagutzen dogu alkar, eta kanpotik datozenek be euren lekua dabe bertonâ€.
Jai-egitaraua
Uztailaren 24an, eguena
19:00: Txupinazoa
20:00: Txitxi-burruntzia
23:00: Berbena, Bizargorri taldeagaz
03:00: Diskoteka
Uztailaren 25ean, barikua (Santiago)
11:30: Kalejira
12:00: Meza
13:00: Dantzen agerraldia
14:30: Marmitako Lehiaketa
16:30: Bitsaren jaia
17:00: Mus Txapelketa
23:00: Berbena, Irusta taldeagaz
03:00: Diskoteka
Uztailaren 26an, zapatua (Santa Ana)
11:30: Kalejira
12:00: Hilen meza eta gisadua dastatzea
17:00: Txotxongiloak, Kixka taldearen eskutik: Bikote bihurria
19:30: Tortillen aurkezpena
22:30: Hip-hop kontzertuak
01:00: Diskoteka
Uztailaren 30ean, eguaztena
11:30: Kalejira
12:30: Pailazoak, Poco Pico taldeagaz.
17:00: Gorriti eta bere animaliak
22:30: Mozorroen desfilea (umeak zein helduak)
23.30: Berbena, Lisker taldeagaz
00:30: Mozorro Lehiaketaren sari-banaketa
01:00: Berbena, Lisker taldeagaz
03:00: Diskoteka
Uztailaren 31an, eguena (San Ignacio)
10:30-15:00: 3x3 bira, Athletic Fundazioaren eskutik
11:30: Kalejira
12:00: Meza eta kopaua nagusientzat
13:00: Nazioarteko folklorea: Mexiko
15:00: Txorierriko II. Ragout Lehiaketaren aurkezpena
17:00: Puzgarriak
19:00: Idi-probak
21:00: Txokolatada
Abuztuaren 3an, domeka (San Esteban)
10:30: Artzain-txakurren erakustaldia
12:00: Meza eta kopaua
13:00: Txalaparta, Ugarte anaiak taldearen eskutik
14:30: Sukalki Lehiaketaren aurkezpena
17:00: Mus eta Briska Txapelketa
20:00: Txitxi-burruntzia
20:30: Herri-kantak, Duodeno taldeagaz
21:30: Urdaiazpikoaren zozketa eta berbena